2030 Agendaren esparruan, Deustuko Unibertsitateak mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa eraiki nahi du bere jarduera akademikoaren, ikertzailearen eta inpaktu sozialeko jardueraren bitartez. Horren harira, parkinsona duten gaixoen errehabilitazio kognitiboaren eta haien senide zaintzaileen psikohezkuntzaren proiektua aurkezten dizuegu, Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) berezko eremuetan balioa sortzen laguntzen ari den ekimenetako bat.
Olaia Lucasek, Psikologiako Graduaren eta Deustuko Unibertsitateko Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterraren koordinatzaileak, eta «Nahaste Mediko Larrien Neuropsikologia» (Eusko Jaurlaritzak aitortutako A taldea) ikerketa-taldeko kideak, diziplina anitzeko proiektu hau aurkeztu digu. Proiektuak hiru urteko iraupena du, eta pazienteen funtzio kognitiboak hobetzea du helburu, arretatik, memoriatik eta prozesamendu-abiaduratik hasi eta konplexuenetaraino, hala nola kognizio sozialeraino, senide zaintzaileei ematen zaien psikohezkuntzatik beste pertsona baten lekuan jartzea, gaixotasunaren ezagutza handiagoa izan eta aisialdiko uneak partekatu ahal izateko.
Leave a Reply