Deustuko Unibertsitatearen 2030 Agendaren esparruan, mundu bidezkoago, gizatiarrago eta iraunkorrago bat eraikitzea helburu duena bere jarduera akademiko, ikertzaile eta inpaktu sozialaren bitartez, “Zinema Soziala” proiektua aurkezten dizuegu, Nazio Batuen 2030 Agendaren (NBE) Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) berezko eremuetan balioa sortzen laguntzen ari diren ekimenetako bat.
Gustavo de la Ordenek, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzaileak, ikasleen artean curriculumetik kanpoko jarduera horrek pizten duen interesa azaldu digu; izan ere, zinema komunikazio-tresna gisa erabiltzen du unibertsitateari migrazioari, mugei, asilo-eskubideari eta abarri buruzko eztabaida hurbiltzeko, eta ezagutzaren eraikuntza hainbat ikuspuntutatik eta errealitateari modu integralean heltzeko aukera ematen du. Horretarako, topaketetan, hainbat profilen artean, migratzaileak dituzte.
Leave a Reply