Iker Ormazabal | 2024/09/23.
Joan den asteaz geroztik, Aloka plataforma erabil daiteke gure lurraldean, profesionalek elkarri ikus-entzuneko ekipoak alokatzeko. Kamerak, mikrofonoak, droneak, kokalekuak, produkzio materiala…, Erabiltzaileek ikus-entzunezko material aukera zabala dute eskura, azkar eta erraz. Eredu hori arrakastaz probatu da atzerrian, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan.
Plataforma hainbat erakunderen laguntzaz garatu da: Kutxa Kultur Enea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Kirol Ministerioa, Donostia Sustapena, BDCC, Sormen Industrien Faktoria, Deustuko Unibertsitatea eta ESCIVI Zine eta Bideo Eskola. Ikus-entzunezko ekipoen erabilera optimizatzeko soluzio bat da eta, horregatik, ekonomia zirkularra eta zero kilometrokoa sustatzen ditu, hurbileko profesionalen artean baliabideak trukatzea errazten baitu. Erabiltzaileek beren proiektuetarako materiala alokatzeko aukera dute eta, aldi berean, jabeek aparteko diru sarrerak lor ditzakete, ekipoak alokairuan jarrita.
Era berean, alokak lan merkaturako sarbidea ere sustatu nahi du, bereziki emakumeentzat. Izan ere, datuek erakusten dute emakumeek presentzia urria dutela ikus-entzunezko sektorean; 2022an, telebistako eta eskaripeko bideo eskaintzako fikziozko produkzioari lotutako rol profesionalen % 28 bakarrik betetzen zuten emakumeek.
Maria Aizpuru da Alokako zuzendari nagusi eta sortzailea. Deustuko ikasle ohia da, komunikazioan doktorea eta elkarlaneko metodologietan espezializatua. “Euskadin zinemarako ikus-entzunezko materiala alokatzeko bi enpresa baino ez daude, adibidez. Horregatik, Alokak aukera gehiago eskaini nahi ditu. Alokaren bidez, merkatuaren baliabideak aprobetxatzeaz gain, ekonomia zirkularra bultzatuz, aparteko diru-sarrerak sortuko enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat”.
Mariak 2004an eskuratu zuen Giza Zientziak-Komunikazioko lizentziatura Deustuko Unibertsitatean, eta 15 urte baino gehiagoko ibilbidea du ikus-entzunezkoen sektorean, errealizadore, produktore eta prestatzaile gisa. Ekoizpen etxe askorekin lan egin du publizitatean eta bere proiektuak ere garatu ditu, batez ere dokumentalak.
Nabarmentzekoa da ikus-entzunezko ekoizpenen jarduera gorantz doala Euskadin; zerga pizgarriek tokiko ikus-entzunezkoen ekoizpenen booma eragin dute. Testuinguru horretan, alokak eskualdean bertan materiala alokatzeko aukerak zabaldu ditu eta, bide horretatik, ikus-entzunezko sektorea suspertzen ere lagundu du.
Deustuko Unibertsitateak, Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatearen bitartez – Deusto Emprende –, proiektu ekintzaileei bidelaguntza integrala eskaintzen die, azpiegiturak, prestakuntza eta zerbitzu espezializatua ematen baitu. Innogune proiektuen mintegian, Donostiako campusean, hogei ekimen baino gehiago ari dira lanean gaur egun. Horietako bat da aloka, ikus-entzunezko materiala alokatzeko marketplacea.
Informazio gehiago:
Lierni Apaolaza
688 68 12 53
marketing@aloka.app
Leave a Reply