«Escucha tu corazón /Entzun bihotzari» lelopean, EITBren ekimen solidario honek gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko dirua biltzea bilatuko du abenduaren 12an.
Prentsa kabinetea (12/12/2024)

Jurgi Olasagasti Ibargoien Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako irakasleak ondo daki osasuna drastikoki alda daitekeela egun batetik bestera. Izan ere, 2016an, biriketako tronbo bat izan zuen, eta gauetik goizera arnasketarik gabe eta min handiarekin utzi zuen. Handik urtebetera, bigarren tronbo bat izan zuen, eta, harrezkero, pilula bat hartu behar du egunero, eta bizitza lasaiago hartu.
Hala kontatu digu ETB1ren «11 entzuteko» programari eman dion elkarrizketan, EITB Maratoia ekimenaren esparruan. Aurten, hain zuzen ere, gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko erabiliko dira programa horren funtsak.
Bistaratu elkarrizketa osoa esteka honetan:
Leave a Reply