
Gaur Enrique Zuazua Iriondo aurkeztu nahi dizuegu, Deustuko Unibertsitateko Matematika Konputazionaleko Katedraren zuzendaria. Katedrak ikerketa aitzindaria egiten du, arlo hauetan: Ekuazio Diferentzial Partzialak, Kontrolaren Teoria, Zenbakizko Analisia eta Konputazio Zientifikoa. Era berean, teknologiaren transferentziarako eta Matematikak beste diziplina zientifiko batzuekin (Biologia, Ingeniaritza, Lurraren eta Klimaren Zientziak, besteak beste) elkarreraginean jartzeko funtsezko tresnak lantzen ditu. Ikerketa horiek analisi matematikoaren ingurukoak dira, bereziki arlo hauetan: ekuazio diferentzial partzialak, kontrolaren teoria, hurbilketaren teoria eta adimen artifiziala matematiketan aplikatzea. Zuazuaren lanak inplikazio teorikoak eta praktikoak ditu, eta ekuazio diferentzialak ebaztetik sistema dinamikoak optimizatu eta kontrolatzeraino hartzen du.
Matematikako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (1984), eta doktorego bikoitza eskuratu zuen unibertsitate berean (1987) eta Parisko Université Pierre et Marie Curie unibertsitatean (1988). 1990ean, Matematika Aplikatuko katedradun izendatu zuten Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean; 2001ean, Madrilgo Unibertsitate Autonomora aldatu zen. Hainbat sari jaso ditu: Zientzia eta Teknologiako Euskadi Saria (2006), Julio Rey Pastor Espainiako Saria Matematika eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (2007), Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) NUMERIWAVES (2010ean), DyCon (2016an) eta CoDeFeL (2022an) Advamced Grants sariak. 2022an W.T. eta SIAMeko Idalia Reid saria jaso zuen. Madrilgo ICM2006ko hizlari gonbidatua izan zen, kontrolaren eta optimizazioaren arloan.
2019ko irailaz geroztik, Dinamikaren, Kontrolaren, Ikaskuntza Automatikoaren eta Zenbakizko Ikaskuntzaren Katedraz -Alexander von Humboldt Katedra- arduratzen da, Alemaniako Friedrich-Alexander-Universität Erlangen-Nürnberg Unibertsitateko (FAU) Matematika Sailean. Gainera, Sherpa.ai-n Algotirmoen zientzialari burua da; eta hainbat elkarte eta erakundetako kidea: «Jakiunde» Euskal Akademia, Artificial Intelligence Industry Academy (AIIA), Asia-Pacific Artificial Intelligence Association (AAIA), eta Europako Akademia.
30 doktorego testi baino gehiago zuzendu ditu eta masterreko ikasleen, doktorego ondorengo ikertzaileen eta ikerketa eta kudeaketako teknikarien sare zabala gainbegiratu du.
300 artikulu baino gehiago argitaratu ditu. Horien artean nabarmentzekoak dira:
● Zuazua, Enrique. “Propagation, observation, and control of waves approximated by finite difference methods.” SIAM review 47.2 (2005): 197.-243. or. 10.1137/S0036144503432862
● Trélat, Emmanuel, and Enrique Zuazua. “The turnpike property in finite-dimensional nonlinear optimal control.” Journal of Differential Equations 258.1 (2015): 81.-114. or. https://lnkd.in/dg7PkTaU
● Ruiz-Balet, Domenec, and Enrique Zuazua. “Neural ODE control for classification, approximation, and transport.” SIAM Review65.3 (2023): 735-773 https://lnkd.in/dFJrnEW7
Leave a Reply