
Rocío García-Carrión Ikerbasque Ikerketako katedraduna da Deustuko Unibertsitatean, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Bertako eDucaR (Deusto Education Research) ikerketa taldeko kidea da.
Marie-Sklodowska Curie ikertzailea izan da Cambridgeko Unibertsitatean, baita Wolfson Collegeko kidea ere. Gainera, Harvard Unibertsitateko ikertzaile bisitaria izan da.
Ebidentzia zientifikoetan, ikaskuntza ingurune dialogikoetan, talde zaurgarrien inklusioan, eta familien eta komunitatearen parte hartzean oinarritutako hezkuntzako esku hartzeak ditu ikergai.
Bere lorpen aipagarrienen artean dago Horizon Europe SCIREARLY (https://scirearly.eu /) proiektuaren zuzendaritza. Proiektuan Europako 10 herrialdek parte hartzen dute eta 3 milioi euroko finantzaketa du, ebidentzietan oinarrituta, errendimendu akademikoa hobetzera eta eskola uzte goiztiarra murriztera bideratutako politikak eta jardunbideak aztertzeko. Espainiako eta nazioarteko ikerketa proiektu ugariren zuzendari eta parte hartzaile izan da, horien artean, Horizon Europe IMPROVA, ikastetxeetan nerabeen artean osasun mentala sustatzeko. 70 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, eragin handiko aldizkarietako artikuluak, liburuak eta liburu kapituluak. World Educational Research Association (WERA) erakundeko idazkari nagusia da.
Argitalpenak:
▪️ Fernández-Villardón, A., de Ibarra, A. S., Domínguez-Panchón, A., & García-Carrión, R. (2025). Progress in mentalizing ability among people with psychosis through dialogic literary gatherings. BMC psychology, 13(1), 1-13.
▪️ Khalfaoui, A., García-Carrión, R., & Villardón-Gallego, L. (2020). Bridging the gap: engaging Roma and migrant families in early childhood education through trust-based relationships. European Early Childhood Education Research Journal, 28(5), 701-711.
▪️ García-Carrión, R., Molina-Luque, F., & Roldán, S. M. (2018). How do vulnerable youth complete secondary education? The key role of families and the community. Journal of Youth Studies, 21(5), 701-716.
Leave a Reply