
Gaur Ernesto Panadero aurkezten dizuegu, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikertzailea. Duela gutxi World’s Top 2% 2024 zerrendan azaldu da. Zientzialarien zerrenda hori Stanfordeko Unibertsitateak osatzen du eta mundu mailako ikertzaile nabarmenenak identifikatzen ditu, munduko komunitate zientifikoaren % 2 onena hartuta. Gainera, 2016az geroztik Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ERLA-Education Regulated Learning and Assessment ikerketa taldeko kidea da eta 2019az geroztik, Ikerbasque ikertzailea.
Bere ikerketetan, hezkuntza psikologiako metodoak eta teoriak nola erabili aztertzen du, hezkuntza ebaluazioak ikaskuntzaren autorregulazioan dituen ondorioak hobeto ulertzeko.
Bere lan ibilbidean azpimarratzekoak dira Ramon y Cajal ikertzaile garaia (2014-2019), Honorary Professor at CRADLE (2016tik gaur egunera arte), Ikerbasque ikertzailea (2019 gaur egunera arte) eta ERLA ikertaldeko kidea (2016tik gaur egunera arte), Dublin City Unibertsitateko katedraduna eta CARPEko zuzendaria, Centre for Assessment Research, Policy and Practice in Education, (2023tik gaur egunera arte). Panaderok europar ikertzaile gazteentzako Erik de Corte saria jaso zuen 2017an, Learning and Instruction arloan.
Argitalpen nabarmenak:
▪️ Panadero, E: (2017) A Review of Self-regulated Learning: Six Models and Four Directions for Research. Front. Psychol., 8. lib. https://doi.org/10.3389/fpsyg.2017.00422
▪️ Ernesto Panadero, Anders Jonsson , Juan Botella: Effects of self-assessment on self-regulated learning and self-efficacy: Four meta-analyses. Educational Research Review. 22. lib., 2017ko azaroa, 74.-98. or. https://doi.org/10.1016/j.edurev.2017.08.004
Leave a Reply