
Sara Lenzi Ikerbasqueko ikertzaile da (Ikerbasque Research Fellow), Deustuko Unibertsitateko DeustoTech Institutu Teknologikoan, 2023az geroztik. Deusto Design Research Group ikerketa taldeko kidea da.
Bere jaioterrian, Trenton (Italia), piano eta saxofoi jotzaile aritu ondoren, zientziaren filosofiako eta musika konposizioko unibertsitate ikasketak egin zituen Bolonian (Italian). 2008an, Italiako soinuaren diseinuko lehen aholkularitza sortu zuen, ideia berritzaileentzako eta emakume ekintzaileentzako finantzaketa programa bati esker.
2012an, Singapurren, soinuan oinarritutako zentzumen askotako esperientziak diseinatu zituen, besteak beste, Singapurreko Arte eta Zientzia Museorako, Changi aireporturako, Ducati Motorserako, BMW Asiarako, Volkswagenerako eta FIAMM Energy Technologyrako. 2021ean, doktoregoa eskuratu zuen, eta Bostongo (AEB) Northeastern University eta Delft University of Technology (Herbehereak) erakunde ospetsuetan lan egin zuen.
Bere ikerketa ildo nagusiak datuak soinu bihurtzearekin (datuak aztertzeko eta irudikatzeko orduan, soinua ikusmen bitartekoen osagarri edo alternatiba gisa erabiltzea) eta hiri inguruneetako soinu paisaiaren pertzepzioaren azterketarekin lotuta daude.
Soinuaren diseinuaren eta azterketen inguruko nazioarteko hainbat biltzarretako buru izan da. Design Research Societyko Batzorde Exekutiboko kidea da, Bostongo Northeastern Universityko Center for Design-eko kide afiliatua, Delfteko Unibertsitate Teknologikoko Critical Alarms Lab-eko ikertzaile bisitaria, eta Public Data Lab-eko kide elkartua.
Argitalpen nabarmenak:
▪️ PerMagnus. Lindborg, Valentina Caiola, Manni Chen, Paolo Ciuccarelli, Sara Lenzi. Re(de)fining Sonification: Project Classification Strategies in the Data Sonification Archive. Journal of the Audio Engineering Society of America (JAES). 2024. doi: https://doi.org/10.17743/jaes.2022.0167.
▪️ Anita Zanella, Chris Harrison, Sara Lenzi, Phia Dasma, Jeff Cook.Sonification and sound design for astronomy research, education and public engagement. Nature Astronomy. Lib: 6, 1241.-1248. or. 2022.doi: https://doi.org/10.1038/s41550-022-01721-z
▪️ Sara Lenzi, Juan Sádaba, PerMagnus Lindborg.Soundscape in times of change: Case study of a city neighbourhood during the COVID-19 lockdown. Frontiers in Psychology (Frontiers). 2021. doi: https://doi.org/10.3389/fpsyg.2021.570741
Leave a Reply