
Bilge Yabanci bi postutan dago Deustuko Unibertsitatean (Espainia): batetik, Ikerbasque ikertzailea da (Ikerbasque Research Fellow) eta, bestetik, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko (Espainia) Ramón y Cajal ikertzailea. Bilge Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarteko
Errealitateari Aplikatutako Etikako ikertaldeko kidea da. Aurretik, Marie Curie Global Fellowship beka bat lortu zuen Northwestern Unibertsitatean (Estatu Batuak), baita Ca ‘Foscari University of Venicen (Italia); Open Society (Open Society Fellow) eta Giza Eskubideen Kohorteko ikertzailea eta doktorego ondoko ikertzailea (Postdoctoral Fellow) Swedish Instituten (Suedia).
Egiten duen ikerketaren ardatzak autokratizazioaren dinamikak, sistema politiko autoritarioen funtzionamendua eta erregimen horien barruko gizarte mugimenduak eta oposizio zibikoa dira. Haren lanak populismoa, ideologien, erlijioaren eta nazionalismoaren arteko harremana, emozioak eta mobilizazio politikoaren jarduna ere aztertzen ditu.
Gaur egun, talde estigmatizatuekiko eta kalteberekiko jarrera eta portaera aldaketak egiteko bideak aztertzen ari da, errefuxiatuak eta asilo eskatzaileak barne.
“La Caixa” Fundazioak berriki finantzatutako proiektu batean, eskuin muturreko narratibek migrazioari eta genero gutxiengoei buruzko pertzepzio publikoak zergatik eta nola moldatzen dituzten aztertu du, baita narratiba horiei aurre egiteko eta horiek lehengoratzeko estrategiak landu ere.
Ospe handiko aldizkarietan argitaratu dituzte haren artikuluak: Government and Opposition, Journal of Civil Society, Ethnopolitics, British Journal of Middle Eastern Studies, Politics, Religion & Ideology, Southeast Europe and Black Sea Studies, Religion, State and Society, eta International Spectator.
Argitalpen nabarmenak:
● Yabanci, Bilge. 2024. “Civic Opposition and Democratic Backsliding: Mobilization Dynamics and Rapport with Political Parties.” Government and Opposition, online first. https://doi.org/10.1017/gov.2024.9
● Yabanci, Bilge, Karabekir Akkoyunlu y Kerem Öktem. 2025. “Limits of Autocratisation: Actors and Institutions of Democratic Resistance and Opposition.”Third World Quarterly 46 (2): 97–116. https://doi.org/10.1080/01436597.2025.2462248
● Yabanci, Bilge. 2024 “Surveil, Datafy, Publicize: Digital Authoritarianism and Migration Governance in Turkey.” Democratization. https://doi.org/10.1080/13510347.2024.2433091
● Yabanci, Bilge. 2025. “Overcoming Prejudices and Stigmatization towards Refugees: A Novel Approach through Deliberative Citizen Dialogues in Turkey.” Migration Studies 13 (1). https://doi.org/10.1093/migration/mnae051
Leave a Reply