
Irene de la Cruz Pavíak bi posizio ditu Deustuko Unibertsitatean (Espainia). Batetik, Ikerbasque ikertzailea da (Ikerbasque Research Fellow) eta, bestetik, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko (Espainia) Ramon y Cajal ikertzailea.
De la Cruz Pavía Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazioko ikertaldekoa da eta sortu berri den Language Acquisition and Processing Lab (LAPlab) laborategia zuzentzen du. Hizkuntzalaritzan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (Espainia), Alemaniar Filologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Hizkuntzalaritzan doktorea unibertsitate berean. Doktoratu ondoko ikerketa British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Paris Descartes Unibertsitatean (Frantzia) egin zuen Marie Curie (Marie Curie IOF postdoctoral fellowship) doktoratu ondoko beka batekin, eta ondoren Universita degli Studi di Padovan (Italia). 2020an, Estatuko Ikerketa Agentziak finantzatutako proiektu bateko ikertzaile nagusi gisa itzuli zen Euskadira.
Psikolinguistikaren esparruan dago kokatuta De la Cruzen ikerketa, eta hizkuntzaren jabekuntzan eta prozesamenduan —bereziki hizkuntzaren egituran— bizitzan zehar espezializatuta. Jokaera eta neurozientziako teknikak (fNIRS, EEG) erabiltzen ditu populazio elebidunak eta elebakarrak aztertzeko. De la Cruz-Pavíak frogatu du haurtxoek, hilabete gutxi batzuk baino ez dituztelarik, oso erraz antzematen dituztela era askotako estimuluen egiturak, adibidez, mintzamenarena, zeinu-hizkuntzarena edo mosaikoak bezalako ikusizko eredu abstraktuenak.
Oraintsuko ikerketetan aztertu du egungo kokleako inplanteek eragindako seinalearen ezaugarri degradatuek zer-nolako eragina duten haurrek hitzak segmentatzeko duten gaitasunean, funtsezkoa baita hizkuntza ulertzeko. Aldi berean, zahartze osasungarriak gure hizkuntza trebetasunetan eragindako aldaketak eta hiztun elebiduna izanik zahartzeak dituen ondorio kognitibo eta linguistikoak ere ikertzen ditu.
Argitalpen nabarmenak:
● Irene de la Cruz-Pavía, Monica Hegde, Laurianne Cabrera, Thierry Nazzi. (2024) Infants’ abilities to segment word forms from spectrally degraded speech in the first year of life. Developmental Science. DOI: https://doi.org/10.1111/desc.13533
● Irene de la Cruz-Pavía, Judit Gervain. (2023) Six-month-old infants’ perception of structural regularities in speech. Cognition DOI: https://doi.org/10.1016/j.cognition.2023.105526
● Irene de la Cruz-Pavía, Gesche Westphal-Fitch, W. Tecumseh Fitch, Judit Gervain. (2022) Seven-month-old infants detect symmetrical structures in multi-featured abstract visual patterns. Plos One. DOI: https://doi.org/10.1371/journal.pone.0266938
● Iris Berent, Irene de la Cruz-Pavía, Diane Brentari, Judit Gervain. (2021) Infants differentially extract rules from language. Scientific Reports. DOI: https://www.nature.com/articles/s41598-021-99539-8
Leave a Reply