Normaleak ikasgelako (eta bidioetako) azalpenak diapostibekin egindako aurkezpen batekin laguntzen ditugu. Gehienetan diapositiba horiek testus beteta egoten dira, guri klasea ematen laguntzen digute eta ikasleek apunte bezela erabiltzen dituzte.
Hala ere, aurkezpen mota hauek ez diete ikasleei laguntzen landu nahi ditugun kontzeptuak finkatzen. Irakurtzen ari bada, ez dago entzuten. Egokiena izango litzateke aurkezpen hori (edo bideoa) plataforman ustea apunte modura eta ikasgelan bisualagoa den beste bat erabiltzea.
Gogoratu behar dugu garrantzitsuena guk esaten duguna dela. Diapositibak esaten dugun hori lagundu eta ulergarriagoa egin behar dute, esaten duguna irudiekin lotu gogoratzen laguntzeko (diskurtso-irudia).
Hona hemen zure aurkezpenak bisualagoak egiten lagunduko dizuten aholku batzuk.
1.Hobe logotipoak, plantillak eta apaingarriak saihesten badituzu. Zenbat eta gauza gutxiago izan diapositibak gero eta ulergarriagoa. Plantillak zugaitik erabakitzen dute, apaingarriak ez dute ezagutzarik gehitzen eta logotipoak ez dira beharrezkoak komunikazio ofizialetan izan ezik.
2.Erabili hondo zuriak edo zurizikiña (gris oso argia). Hondo argietan irakurtzera ohituta gaude (liburuak, internet, prentsa, publizitatea…). Koloreak gehiago nabarmentzen dira. Hondo beltz edo ilun batek irakurtzeko gatza da eta estresantea.
3. Ideia bat diapositiba bakoitzeko. Ez nahastu bi ideia diapositiba berean konparaketa bat ez baldin bada. Behar dituzun beste diapositiba erabili.
4. Beti Sans Serif iturriak erabili, oso argiak dira eta arin irakurtzen dira. Sahiestu maiuskulak baita izenburuetan ere. Liburuetan edo egunkarietan jartzen dituzten tituloak letra lodian (edo taima handiagoan) idazten dituzte baina beti minuskulaz. Gure garuna horretara ohituta dago eta minuskulaz idatzi dagoena modu automatikoan asimilatzen du.
5. Ez erabili iturri bereziak: didaktikoki ez dute ezer ematen, ulermena saihesten dute eta gerta dakizuke letra mota hori aurkezpena emango duzun ikasgelako ordenagailuan edo bideoa grabatuko duzun ordenagailuan ez egotea.
6. Koloreak leundu, lasaitasuna eta itxura serioagoa ematen diote gure aurkezpenei. Saihestu kolore biziak, estresanteak dira eta seriotasuna kentzen diote informazioari.
7. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. Saihestu testua ahal duzun guztietan, garrantzitsuena zuk esaten duzuna da. Diapositibaren helburua hori gogoratzen laguntze da eta ez zuk esaten duzuna ordezkatzea. Ikaslea irakurtzen badago ez zaitu entzuten. Tamaina eta kalitatea garrantzitsuak dira. Onena izango litzateke diapositiba guztia hartzen duen irudi on bat jartzea esaldi txiki batez lagunduz.
8. Grafiko bat diaposotiba bakoitzeko, gehienez bi (konparaketa bat egiten bagabiltza). Zaindu erabiltzen dituzun koloreak arinago irakurtzeko. Erabili kolore desberdin asko irakurtzerako orduan dudarik ez egoteko.
9. “Kamuflatu” zerrendak eta prozesu esaldiak irudiekin. Nabarmendu bakarrik tituluak. Ordezkatu testua zuk esaten duzunarekin “lotzen” diren “metafora bisualak” ulertze, finkatzen eta gogoratzen laguntzeko
10. Erabili organigramak prozedurak eta denboraldiak deskribatzeko. Horrela prozedura irudi batean jartzen duzu eta bere ulermena osoa izatea lortzen duzu. Prozedura zehaztasunez azaldu behar duena zu zara, ez diapositiba. Behar dituzun beste diapositiba erabili ditzazkezu prozesu guztia azaltzeko, beti irudiak erabiliz eta ahalik eta testu gutxien erabiliz.
11. Ez erabili gifs, emotikonoak, clip-arts… erabili beti benetako irudiak, pertsonak badaude askoz hobeto: humanizatu eta enpatia sortzen dute.
12. Kolorea “estandar bisual” oso garrantzitsua da: semaforoaren koloreen kodea erabili ditzakezu (gorria=debekatuta, laranja=erdiko egoera, berdea=baimena eman), tenperaturaren kodea (urdina=hotza eta gorria=beroa) edota beste asko internazionalak direnak eta ulertzeko errazak.
13. Begi bista batez ulertzen diren diapositibak sortu. zirkulazio señaleak edo lekuetako estandarrak erabili ditzakezu. Adibidez, New York-eri buruz hitz egiten ari bazara, Askatasun Estatuaren irudi bat jar ditzakezu.
Laburbilduz, garrantzitsuena zuk esaten duzuna da. Diaposotibak azaltzen duzuna ulertzen lagundu behar dio ikasleari. Erabili testu gutxi eta elementu grafiko eta bisual asko. Gogoratu irakaslea zu zarela eta ez diapositibak.
Asier Arteche Hernández
Latest posts by Asier Arteche Hernández (see all)
- Bideoa irakaskuntzan erabiliz - 16 February, 2021
- Aurkezpen bizualak: nolakoak izan behar dira ikasgelan edo bideotan erabiltzen ditudan aurkezpenak? - 23 March, 2020
Leave a Reply