Ba al zenekien unibertsitatean klaseak era autonomoan grabatzeko  prestatutako ikasgela berezi bat daukaguna?

Gela honek daukan teknologiari esker botoi bati ematea bezain erraza egingo zaizu zeure klasea grabatzea. Sistemak bideo bat sortzen du irakaslearen jarduna eta honek klasean darabilen laguntza materiala (PowerPoint, PDF…)bilduta. Eta klasea bukatzean prest izango duzu bideoa, pendrive batean eraman ahal izateko moduan.

Web gune honetan ikasgela honi buruzko informazio gehiago aurki dezakezu: kokapena, edukiera edo erreserba modua eta baita nola erabili jakiteko argibide zehatzak ere.

ClRE_pant2

Seguru erabilera desberdin asko bururatzen zaizkizula. Batzuk aipatzeagatik: interesgarria izan daiteke ikasleentzat gero taldean aztertu beharko dituzten aurkezpenak egiteko, edo irakasleentzat azalpen zailagoetan ikasleek asko eskertuko dizkieten bideo-oharrak emateko.  Bururatzen zaizu beste erabilerarik? Seguru baietz!

Anima zaitez probatzera eta edozein zalantza izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan. Atsegin handiz lagunduko zaitugu.

ecampus.videos@deusto.es

 

The following two tabs change content below.
Xabat Lertxundi

Xabat Lertxundi

Equipo de producción de materiales audiovisuales y multimedia Unidad Deusto Online.
Xabat Lertxundi

Latest posts by Xabat Lertxundi (see all)