Aurreko ostiralean, ekainaren 3an, Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeko batxilergoko lehen mailako ikasleen bisita jaso genuen.
Garbiñe Henry, Universidad de Deustoko berrikuntza eta ekintzailetzako zuzendariak unitatearen aurkezpena egin ondoren, ikasleekin irudimena eta sormena lantzeko dinamika batzuk egin ziren.
Elene Susperregi Telletxeak gidatu zuen tailerra, Iraide Aramberria Abaitua eta Iraia Markaida lan taldeko kideen laguntzarekin. Tailer honetan ikasleek talde txikitan egin behar izan zituzten dinamikak, sormenaz gain talde lana sustatuz. Ikasiz eta ondo pasatuz goiz eder bat igaro genuen!