Joan den ostiralean, urtarrilak 10, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolako ikasleek Innogune eraikina ezagutzera etorri ziren.
Gure ekintzailea Arkaitz Bastida-ren esperientziaren bitartez, ikasleek ekintzaile bat zer den, zer egiten duen eta nola sortzen den jakiteko aukera izan zuten. Besteak beste, Arkaitzek, bere ibilbidea kontatu zuen: Innogune eraikinean Innovandis delako programan ibilita (programa honek izaera ekintzailea garatzen du), eta Mugaritz jatetxean eta Matia ospitalean lan egin eta gero, ekintzailetza eta berrikuntzaren mundua erakargarriagoa zela konturatu zen.
Innogune eraikina bere enpresa garatzeko aukera eskaintzen ziolako, Deusto-ra bueltatu zen, eta urtebete bat igaro da jada bere Pao Pao proiektuarekin iritsi zenetik. Proiektu hau, Innogune-ko beste bi ekintzaileekin batera sortu zuen.
Hitzaldia bukatzeko, Arkaitzek tour bat egin zuen Innogunetik, ikasleek eraikina ezagutu zezaten. Eskerrik asko Arkaitz zure laguntzagatik eta eskerrik asko Aita Larramendiko ikasleei bere interesagatik!