Azaroaren 13an, 18:30etan, Betor hitzaldiaren edizio berri bat antolatu zen Donostiako Deustoko Innogunean. Topaketa honetan, gure ekintzailea Xabier de la Maza bere proiektu Pantori-ri buruz hitz egin zuen: Pantori.es webgunea bitartez, proiektu honen funtsa egunean produktu gastronomiko bat eskaintzea da, prezio onean eta bidalketarekin.
Pantorikoek besteak beste, artisauekin baldintzak negoziatzen dituzte, bidalketaren inguruko arazoak konpontzen dituzte eta testu eta irudi erakargarriak sortzen saiatzen dira (puntu hau oso garrantzitsua dela adierazi zuen Xabier de la Maza-k).
Baldintza ekonomikoei buruz ere hitz egin zuen, ekintzaileen munduan kezka garrantzitsuenetakoa enpresa iraunkor bat sortzea dela eta.
Bukatzeko, Pantori-ren proiektu berria aurkeztu zen: laster jarriko da martxan Pantori.co.uk zerbitzua Erresuma Batuetan Espainiako produktuak bertan eskaintzeko.