Deustuko Berrikuntza eta Ekintzailetza Programen graduazioa

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza sailak zeremonia bat antolatu du 2018-2019 ikasturtean zehar unibertsitatean egindako ekimen guztiak biltzeko. Ekitaldia ekainaren 13an egingo da.

Sailak ikasturtean zehar antolatutako ekintzetan parte hartu duten pertsona guztien aitortzarako prestatu da ekitaldia. Bertan, zenbait sorpresa egongo dira.

Ekimenetako parte hartzaileek eraldatze prozesu bat izan dute, bai pertsonalki, bai profesionalki, eta hori da ekitaldian nabarmendu nahi duguna. Berrikuntza eta Ekintzailetza programek emandako ikasketek beren bizitza profesional eta pertsonalean aldaketa bat eragin dezaten nahi dugu. 

Ekitaldian zenbait inspirazio saio, pitch lehiaketa eta cocktaila egongo dira.

Aurretik aukeratutako lau ekimenek aukera izango dute ekintzailetza proiektua aurkezteko. Horrela, familiari, lagunei eta bestelako gonbidatuei egindako eta garatutako lan guztia erakutsiko diete.

Ekitaldira gerturatutakoek cocktail bat partekatuko dute irakasleekin, ezinegonei eta lortutako arrakastei buruz hitz egin ahal izateko.

Zorionak graduatutako ikasle eta senide guztiei!

Ekitaldira gerturatzeko interesik baduzu, konfirmatu asistentzia hemen.

Galdu egingo duzu? Ez gelditu lekurik gabe!

Zalantzarik baduzu, idatzi helbide honetara: emprendimiento@deusto.es

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Escudo Universidad de deusto
Scroll al inicio