Euskara Denontzat elkartearen izenean
Berrian argitaratutako artikulua (02/07/2023)
Jada hogei urte dira Lourdes Oñederra idazle argiak Argiaaldizkarian oso antzeko titulua duen artikulua publikatu zuela (mila esker, Lourdes). Euskaltzainak ideia berriztatzaileak, urratzaileak eta, era berean, probokatzaileak zekartzan, probokazio kutsua inondik ere atzeman ezin bazitzaion ere. Bere gogoeta euskal taulara igo zen, hizkuntza-eskakizunen gainean. Hauts batzuk harrotu zituen artikuluak zioenak, bai; eta egun, lokatza bihurtu baino lehen, hautsak baliatuko ditugu hausnarketa egiteko. Izan ere, Euskara Denontzat, trabarik gabeplataformakook zer deritzogun honi, eta, hala nola, Eusko Jaurlaritzari helarazi diogun proposamen sortaren zortea zein izan den ere azaltzen saiatuko gatzaizkizue.
Jaurlaritzak urteak daramatza hizkuntza-eskakizunen euskal sistemaren erreformaren inguruan zenbait gogoeta eta proposamen planteatzen. Joan-etorri ugaritan dabiltza teknikari horiek milaka lanpostu publikotara iristeko baldintzak arautzen eta arautuko dituen legedia, bai arlo publikoan bai enpresa pribatuetan, batez ere sektore publikoko azpikontratetan.
Euskara Denontzat elkartetik, oztoporik gabeko euskararen aldeko elkartetik, hain zuzen, hizkuntza-politikari buruzko eztabaida eraikitzailea sustatzen saiatzen gara, elkarbizitza eleaniztunare nikuspegitik,eta zenbait ekarpen zehatzekin lagundu nahi izan dugu. Baina, zoritxarrez, jakin dugu gure proposamen eta ekarpen guztiak baztertu egin dituela Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, ondo arrazoituak eta justifikatuak izan arren.
Horietako bik ofizialki aintzatetsi nahi dituzte gaur egun gure erkidegoan inolaz ere errekonozitutaez dauden zenbait ezagutza maila: profil asimetrikoak deritzenak eta baita Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (EEZM) A1 eta A2 mailak ere.
Azken berrogeitaka urteotan, euskararen ezagutza egiaztatzeko modubakarra oinarrizko lau trebetasunetan (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) aldi berean egitea izan da. Gauza jakina da pertsona asko gai direla hizkuntza bat taxuz ulertzeko, baina hitz egiteko, berriz, komeriak dituztela; edo, aitzitik, hainbatek txukun hitzegiten dute, baina ez dute hizkuntzahorretanidaztekoganorazko gaitasunik. Ez ote dute euskararen gaineko nola-halako errekonozimendurik merezi? Bat ere ez? Bada, guk uste dugu ezagutza asimetriko hori behar bezala baloratu behar dela, instituzionalki, bederen. Horregatik, trebetasun bakoitza bereiz ziurtatzeko aukera izatea proposatu dugu. Kontuak kontu, Jaurlaritzak atea zabaldu nahi dio hizketaren eta idazketaren azterketa bereiziari, etahori aurrerapena da; hala ere, aldi berean, euskaraz hitz egin ondo ez, baina euskaraulertzen duen euskal gizartearen %20aren errealitatea ukatzen du.
Gainera, A1 eta A2 mailak,gaur egun milaka pertsonak lortutakoak, balora daitezela eskatzen dugu. Izan ere, gaur egun zorioneko mailok ez dute inolako aintzatespen ofizialik, eta ez dira gutxi (gehienak) maila hau gaindituta amore eman eta euskararen ikasketa utzi egiten dutenak, hain luzea ikusten baitute tunela. Esan berri duguna: euskal admi- nistrazioarentzat ezagutza-maila hori lortu izanak ez du inolako ordainik. Euskarak bide luzea du, bai; batzuetan, alabaina, luzatu nahi dugula dirudi.
Hori gutxi ez eta «egiaztatze deialdiak», azterketak egitea, alegia, leku hotz, erraldoi eta anonimoetan egin behar dituzte ikasleek; Euskara Denontzat elkartekook euskarazko azterketek euskaltegietan bertan etengabeko ebaluazioa izatea proposatu dugu, eta ez espazio zabal eta masiboetan. Hain zuzen, EEZM horrek dioenez, egiaztatze proba horiek guztiek, den-dena egun bakar batean jokatzen den proba horiek «traumak eragiten dizkiete batzuei, eta beste ikasle-mota batzuei, berriz, mesede egiten die». Badaude askoz ere egokiagoak eta integratzaileagoak diren bideak; eta ez da ahaztu behareuskara irakasten duten profesionalek euskaltegietan bertan ebaluatzeko gaitasuna dutela, eguneroko giroan.
Jaurlaritzak baztertu duen beste proposamen bat izan da bete beharreko hizkuntza-eskakizunei buruzko gatazkak (bai gehiegizkoak direlako, bai gutxiegizkoak) arrazionalizatzea eta arintzea. Gehiegizkoak dira tokiko eta foru-administrazio askotan (hainbat epaik erakutsi duten legetxe), baina salagarriak dira (gutxiegizkoak izaki), Espainiako Administrazio Orokorreko egoitzetan. Baterako zein besterako planteatu dugu zerbitzu publikoetako herritarren benetako eskaera hizkuntza-ikuspegiarekin neurtzea, nahitaezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuen proportzio egokia ezarri ahal izateko.
Halaber, euskararenezagutza merezimendu gisa baloratzea zentzuzkoa izatea proposatu dugu, eta ez dadila oztopo gaindiezina bihurtu. Izan ere, ez du zentzurik, adibidez, euskara gehien erabiltzen den herrietako osasun-zentroetan euskarazko arreta emateko osasun-langileak falta izateak,eta, aldi berean, hizkuntza-eskakizuna duenak (demagun C1) ia erabateko lehentasuna izatea gaztelaniazko arreta-postuetarako. Hau da, puntuazio altuak baimentzen dio zernahi lanpostu aukeratzea eta, hara, erdarazko eskakizuna duen bat aukeratzen du. Zentzugabekeria bikoitza, herritarren hizkuntza eskubideen eta langileen aukera berdintasunaren aurkakoa. Jakina, jarrera horrek zer pentsa ere eman beharko li- guke, ondikoz!
Azkenik, aldaketa bat eskatu dugu sektorepublikoak (administrazioak) azpikontratatutako enpresa pribatuetan lan egiten duten pertsonentzat: euskara ikasteko ikastaro eta liberazioetarako laguntzapublikoak eman diezazkietela. Erraztuko bagenu?
Baina Jaurlaritzak proposamen horietako bakar bat ere ez du onartu. Bat bera ere ez. Bazterketa-keinua baino bazterkeria muzin hutsa bota du euskal hizkuntza-politika zuzentzen duen ar- lo horrek.
Elkartekook uste dugu hizkuntza-politikaarrazoitu batek, hizkuntza-errealitatea eta euskal biztanleen berreskuratze- eta euskalduntze-nahia uztartzen dituenak, askoz ikuspegi zabalagoa behar duela oinarrizko maila eta azterketak gainditzeko eskatzea baino; hau da, euskaraz modu naturalagoan komunikatzeko eskubideari eta beharrari benetan egokitu ahal izatea izanbeharko litzateke helburu garrantzitsuetako bat, bereziki ahozko komunikazioan, kalekoan, egunerokoan. Gizartea aldakorra da eta komunikatzeko era berrietara egokitu behar da, eta, hizkuntza-politikei dagokienez, normaltasun komunikatiborako urratsak egin daitezkeela eta egin behar direla uste dugu, sustatu nahi dugun hizkuntzari kalte egiten dioten mespretxu eta bidegabekeriarik sortu gabe.
Deja una respuesta