Aitor Garmendia Lazkano, Deusto Business School-eko irakaslea Donostiako campusan, «Finantza-kontabilitatearen oinarriak» euskarazko liburua argitaratu berri du Udako Euskal Unibertsitatearen urteroko deialdira aurkeztu ondoren.
Liburu hau, Deustuko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuaren finantzaketa jaso duena, Ekonomiako eta Enpresen Kudeaketako ikasleek finantza-kontabilitatearen funtsezko oinarriak ezagutu ditzaten diseinatu da, gure kontabilitate-araudia jasotzen duen 1/2021 Errege Dekretura egokituta, arlo horretako sarrera-ikastaro baterako oinarri egokiak emateko asmoz.
Hamar kapituluetan zehar, urratsez urrats gidatuko gaitu, irakurle, ondare-mugimenduak erregistratzeko tekniketan eta enpresaren emaitza kalkulatzeko prozeduran. BEZa, izakinak, kobrantza-eskubideak eta ordainketa-obligazioak nola kontabilizatzen diren ikastea da xedea, itzulketak, deskontuak eta factoringa eta confirminga bezalako finantza-eragiketak ere kontuan hartuz.
Gainera, ekitaldiko emaitza behar bezala kalkulatzeko erregularizazio-prozesua azalduko da, etapa guztiekin: formalizatu gabeko eragiketak, partiden birsailkapena, sarreren eta gastuen periodifikazioa, ibilgetuaren amortizazioak eta balio-narriadurak. Azken zatian, urteko kontuen prestakuntza eta ekitaldiko emaitzaren banaketa ere azalduko dira.
Gai bakoitzak ariketa praktikoak eta test moduko galderak ditu, ikaslearen gaitasunak ebaluatzeko eta ikasketa-prozesua sendotzeko. Presta gaitezen finantza-kontabilitatean oinarri sendoa lortzeko ezinbesteko liburu honekin.
Egileari buruz
Aitor Garmendia Lazkano Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua eta Ekonomia eta Enpresen Zuzendaritzako doktorea, eta UNEDeko Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa da. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da, eta Donostiako campusean irakasten du.Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan irakasten du. Zehazki, irakasgai hauek ematen ditu: Kontabilitatea eta Kudeaketa Aurreratuko Kontabilitatea, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Azken urteotan, “Lehiakortasuna, hazkundea eta enpresa taldeak” ikerrildoa jorratu du; eta argitalpenetan, EAEko eta Espainiako enpresa-taldeen errealitateari buruz aritu da, bereziki.“Enpresen lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa” ikertalde sendoko kidea da, Deustuko Unibertsitateak onetsia.
Deja una respuesta