«WhatsApp Kontzientea» ekimenean aztertutako elkarrizketetako baten zati bat
Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Deustuko Unibertsitateko 109 ikasle (90 neska eta 19 mutil) animatu ziren Berdintasunerako Unitateak antolatutako «WhatsApp Kontzientea» tailerrean parte hartzera. Bertan, app horretako bikote-elkarrizketa askotan ezkutatzen den indarkeria psikologiko matxista sotila detektatzera gonbidatu zituzten.
Errealitate horrekin, tamalez, ikasle parte-hartzaile gehienak identifikatuta sentitu ziren. Horregatik guztiagatik, Berdintasun Unitateak haratago joan nahi izan du, eta ekimen horretan landu ziren WhatsAppeko elkarrizketen azterketa osoa zabaldu nahi izan du, halako mezuak jasotzen ari den ikasleentzat eta unibertsitate-komunitate osoarentzat lagungarri izan dadin.
Eta zuk jakingo zenuke elkarrizketa horietan ezkutatutako mezuak zuzen identifikatzen?
Kontsultatu ondoren txostena eta… proba zaitez!
Leave a Reply