
Antonio Masegosa Ikerbasque Ikerketa Irakasle Elkartua (Ikerbasque Research Associate Professor) da Deustuko Unibertsitateko (Espainia) DeustoTech Institutu Teknologikoan. 2014an hasi zen bertan, eta Deusto Smart Mobility ikertaldeko ikertzaile nagusia izan da, Eusko Jaurlaritzak aitortua (A modalitatea) aurtengo urtera arte.
2010eko ekainetik 2014ko azarora arte doktorego ondoko ikertzailea izan zen Granadako (Espainia) Unibertsitateko Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikerketa Zentroan. Aurretik, bertan egina zuen Informatikako doktoregoa.
Lan paketeen liderra izan da Europar Batasuneko Horizon 2020 eta Horizon Europe esparru programetako lau proiektutan, zehazki MOMENTUM, TANGENT, SOTERIA eta SYNCHROMODE proiektuetan.
Halaber, bi proiektu nazionalen buru izan da Ikerketa Erronkak programaren barruan, bai eta Elkartek programaren proiektu autonomiko baten buru ere. Adimen artifizialeko teknika berriak garatzean eta pertsonen eta ondasunen mugikortasunarekin lotutako hainbat arlotan aplikatzean oinarritzen da ikerketa, hala nola trafikoaren kudeaketan, bide segurtasunean edo logistikan.
Haren ekoizpen zientifikoaren barruan lau liburu, inpaktu handiko aldizkari zientifikoetan 30 artikulu eta Estatuko eta nazioarteko 40 biltzar baino gehiagotan parte hartu izana nabarmendu behar dira.
Argitalpen nabarmenak
- E. Rodríguez-Esparza, A.D. Masegosa, D. Oliva, & E. Onieva. “A new hyper-heuristic based on adaptive simulated annealing and reinforcement learning for the capacitated electric vehicle routing problem”. Expert Systems with Applications, 252, 124197, https://doi.org/10.1016/j.eswa.2024.124197.
- T. Bogaerts, A. D. Masegosa, J. S Angarita-Zapata, E. Onieva, & P. Hellinckx. “A graph CNN-LSTM neural network for short and long-term traffic forecasting based on trajectory data”. Transportation Research Part C: Emerging Technologies, 112: 62-77, https://doi.org/10.1016/j.trc.2020.01.010.
- P. J. Villacorta, A. D. Masegosa, D. Castellanos, & M. T. Lamata. “A new fuzzy linguistic approach to qualitative cross impact analysis”. Applied Soft Computing, 24: 19-30, https://doi.org/10.1016/j.asoc.2014.06.025
Sare sozialak: ResearchGate
Leave a Reply