
Lola Fariñas Deustuko Unibertsitateko ikertzailea da (Espainia). Batetik, Ikerbasque ikertzailea da (Ikerbasque Research Fellow) eta, bestetik, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko (Espainia) Juan de la Cierva ikertzailea Deustuko Unibertsitateko DeustoTech Institutu Teknologikoan (Espainia).
Lola Fariñas unibertsitate bereko Ingeniaritza Fakultateko Applied Mechanics ikertaldeko kidea da. Telekomunikazioetako ingeniaria da Alcaláko Unibertsitatean (UAH, Espainia) eta Ingeniaritza Biomedikoko doktorea Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (Espainia). Bere ikerketaren helburua ezagutza sortzea da, hartara arazo konplexuei aurre egiteko harreman berritzaileak sortuz. Horretarako, ultrasoinuen teknikak eta teknologiak garatzen ditu, izaera desberdineko materialei buruzko informazio baliotsua lortzeko eta prozesuak era azkar, ez-suntsitzaile eta ez-inbaditzailean monitorizatzeko.
Hainbat zentro nazionaletan lan egin du (Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua eta Universitat Politècnica de València), baita nazioartekoetan ere (Massachusetts Institute of Technology (AEB), University of Glasgow (Erresuma Batua), Harvard University (AEB) eta University of California (AEB)). Horietan guztietan, material konposatuen karakterizazioan, landareen ekofisiologian edota elikagaien teknologian garatu du bere ikerketa.
Gaur egungo ikerrildoen ardatzak honako hauek dira: bateriak ukitu gabe karakterizatzea eta ikuskatzea, aztertzeko, sailkatzeko eta kalitatea kontrolatzeko; landareen egoera hidrikoaren estimazio ez-inbaditzailea, arreta berezia jarriz laboreen ureztapenaren optimizazioan; eta saiakuntza ez-suntsitzaileak material konposatuen fabrikazioan eta elikagaien industrian.
Argitalpen nabarmenak:
● Lola Fariñas, Marina Contreras, Virginia Sanchez-Jimenez, Jose Benedito, Jose V. Garcia-Perez (2021). ‘Use of air-coupled ultrasound for the non-invasive characterization of the textural properties of pork burger patties, Journal of Food Engineering 297(2):110481. http://dx.doi.org/10.1016/j.jfoodeng.2021.110481.
● Lola Fariñas, Manuel Muñoz, Tomás E Gómez Álvarez-Arenas (2024). Contactless ultrasound spectroscopy for testing state-of-charge and integrity in lithium-ion batteries, iScience, 27(10):111046. https://doi.org/10.1016/j.isci.2024.111046.
● María Dolores Fariñas, Daniel Jimenez-Carretero, Domingo Sancho-Knapik, José Javier Peguero-Pina, Eustaquio Gil-Pelegrín & Tomás Gómez Álvarez-Arenas (2019). ‘Instantaneous and non-destructive relative water content estimation from deep learning applied to resonant ultrasonic spectra of plant leaves’, Plant Methods 15(1). https://plantmethods.biomedcentral.com/articles/10.1186/s13007-019-0511-z.
Sare sozialak
Leave a Reply