
Lorea Romero Gutiérrez Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko (Espainia) doktorego ondoko Juan de la Cierva ikertzailea da, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean (Espainia). Fakultate horretako Deusto Gizarte Balioak ikertaldeko kidea da.
Haren ikerketa genero desberdintasunen azterketa soziologiko eta historiografikoan kokatzen da, politika publikoen ikuspegi feminista txertatuz erakundeen esku-hartzean. Romeroren ikerrildo nagusiak unibertsitateetako politika eta lan feministaren azterketa, curriculumaren berrikuntza feminista, gizarte eta giza zientzietako ikerketa metodo feministak eta indarkeria matxisten aurreko erakunde jarduera dira. Gaur egun, Horizon Europe IMPROVE, Improving Access to Services for Victims of Domestic Violence by Accelerating Change in Frontline Responder Organisations proiektuan parte hartzen du.
Egin duen ikerlanak Espainiako Soziologia Federazioaren aitorpena jaso du, Genero Soziologiako doktore tesi onenaren saria jaso baitu (2024); Kantabriako Unibertsitateko (Espainia) Gizarte Kontseiluak, Gizarte Zientzietako tesi onenaren saria eman dio (2025) eta erakunde berak Doktorego Sari Berezia (2024) eman dio; Zaragozako Unibertsitateko (2023) Berdintasunari eta Generoari buruzko Katedrak berdintasunaren arloan emandako VII. Ikerketa Feministen Saria (2023) hartu du, baita Kantabriako Unibertsitateko Emakumeen eta Genero Ikasketen Diziplinarteko Gelak emandako Master Amaierako Lan onenaren saria (2018) ere.
Soziologian graduatua da Salamancako Unibertsitatean (2014) (Espainia), Hezkuntzako Ekitate eta Berrikuntzako doktorea Kantabriako Unibertsitatean (2022) eta, gainera, bi master ditu sexologian eta generoan eta irakasleen prestakuntzan. Doktorego tesia egiteko doktorego aurreko kontratua lortu zuen Kantabriako Unibertsitateko Doktorego Aurreko Prestakuntzako Ikertzaileen Programan (2018-2022). Ikertzaile bisitaria izan da Islandiako Unibertsitateko (Islandia) Genero Ikasketen Programan (2021), irakasle bisitaria izan da Buenos Airesko (2024) UNTREFen (Argentina), eta une honetan Freie Universität Berlingo (Alemania) Margherita von Brentano Center for Gender Studies-eko irakasle bisitarien programan parte hartzen du. 2019tik 2023ra bitartean, AQU-Catalunyako Doktorego Titulu Ofizialak Ebaluatzeko Berariazko Batzordeko kide izan zen eta 2025etik Espainiako Soziologia Federazioko Genero Soziologiako Batzordeko Zuzendaritza Taldeko kidea da.
Argitalpen zientifiko nabarmenenak
● Romero Gutiérrez, Lorea; Ezquerecocha Diez, Marta; Campanini Vilhena, Fernanda; Silvestre Cabrera, María. (2024). Evaluación de la presencia del “academic housework” en el sistema universitario. Estudios de caso: Universidad de Cantabria y Universidad de Deusto. En Marcela Iglesias Onofrio y Sofía Pérez de Guzmán (Coords.), Corresponsabilidad, espacios de cuidados y políticas públicas de igualdad de género en Iberoamérica. 135-156. Dyckinson. ISBN: 978-84-1170-586-8
● Garcia Lastra, Marta & Romero Gutiérrez, Lorea. (2022). Gender, Youth and Education in Early 21st Century Spain. Brill. ISBN: 978-90-04-52193-3.
● Rio, Ana María; Romero, Lorea; Bermúdez, David Didier & Estellés, Marta. (2021). A Labour of Love? The Invisible Work of Caring Teachers during Covid-19. Pastoral Care in Education, 39: 3, 192-208. https://doi.org/10.1080/02643944.2021.1938646
Lekukotasuna
Soziologiaren sortzaileek gizartearekin eta gizarte aldaketarekin konprometitutako ikerketa praktikatu zuten. Kanonaren ordezko gizarte errealitateari buruzko galderak egin zituzten eta ad hoc metodoak garatu zituzten. Beren ondarea aldarrikatzen dut, zientzia neutro, pautatu eta produktibistaren aurrean. Zientzia zorrotzaren alde egin behar dugu, aldaketa sozialarekin konprometituaren alde, etikak, zintzotasunak, sormenak eta autonomia intelektualak gidatuta.
Sare sozialak
● ORCID
● Google Scholar
● Academia.edu
● LinkedIn
Leave a Reply