Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak 25. urte bete ditu aurten, eta ospakizun ekitaldia antolatu da OcioGune Aisiaren inguruko Nazioarteko Ikerketa, Pentsamendu eta Hausnarketaren Foroaren VIII. edizioaren markoan.
VIII. edizio honen gai nagusia “Aisiaren ekarpenak bizitzan zehar” izango da eta Aisiaren papera gaztearen gizarte-eraikuntzan eta Aisiaren ekarpenak gogobeteko zahartzaroari ideia foroetan landuko da. Ekitaldiak aisiaren esparruan interesa duten ikertzaile, aditu eta profesionalen arteko elkarrizketarako espazio irekia eskaintzen du, eta ekainaren 13 eta 14ean egingo da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean.
25. urteurreneko ospakizuna ekainaren 14ean, ostirala, egingo da, 11:15etatik aurrera, Foroaren itxiera ekitaldiarekin batera, Unibertsitateko klaustroan.
Hogeita bost urteko ibilbide honen ospakizuna hiru ekitalditan banatuko da: lehenengo, Haifako Unibertsitateko Galit Nimrod doktorearen Hitzaldi Gonbidatuarekin; bigarren, Aisia giza garapenerako faktore bezala aitortzearen aldeko Manifestuaren irakurketa burutuko da, eta hirugarren, ekitaldi kultural labur bati bide egingo zaio.
Deja una respuesta