DeustoSTART-eko edizio berria bueltan da

Ideia berriak sortzeko eta espiritu ekintzaile eta berritzailea garatzeko gogoak dituzu?

 

DeustoSTART Deustuko Unibertsitateko Gradu eta Postgraduetako azken kurtsoetan dabiltzan ikasleei zuzendutako formakuntza da. Programa bideratzen da talde lanetan aritzeko jarrera dutenei, baita pentsatzen ikasi, sortu eta gauzak egiteko era berriak martxan jartzeko gogoak dituzten horiei ere.

 

Formakuntza astean behin ematen da Bilboko Campusean, asteazkenetan 15:00etatik 19:00etara, 2018ko urriaren 10ean hasita. Bertan gai hauei buruz arituko dira: Jarrera Ekintzailea, Aukeren Antzematea eta Ideien Sorkuntza, Ni Pertsona Ekintzaile Gisa, Negozio Eredua, Arriskuen Aldaketa eta Onarpena, Ekintzailetza Soziala, eta Komunikazioa eta Konbentzitzea. Gainera, zenbait ekintzailerekin elkartuko dira, parte-hartzaileei haien esperientzia kontatzeko.

 

Programan zehar, parte-hartzaileek proiektu ekintzaile eta berritzaile teknologiko edota sozial bat garatuko dute taldeetan banatuta. Formakuntzaren bukaeran aurkeztu beharko dute.

 

Eman izena hemen urriaren 3a baino lehen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Escudo Universidad de deusto
Scroll al inicio