Gazte-ekintzailetza programa, 2. edizioa

Aurten ere Eusko Jaurlaritza eta Deustuko Unibertsitateak sustatutako Gazte-ekintzailetza programa burutuko da. Proiektu honen helburua ekintzailetza programa berriak bultzatzea da.

Hortarako 6000€ eskainiko dira proiektuko (%60 onuradurak/ek jasoko du/te eta %40ª prestakuntza eta aholkularitza profesionala antolatzeko bideratua izango da).

Nork hartu dezake parte programan?
·         Azken hiru ikasturteetan Deustuko Unibertsitatean titulazio ofiziala lortu duten pertsonek (2015/2016, 2016/2017 edo 2017/2018) gradu edo graduondo.
·         2018/2019 ikasturtean Deustuko Unibertsitateko graduko azken kurtso edo graduondoan matrikulatutako ikasleek.
Programan parte hartu ahal izateko ondorengo formularioa bete behar duzu eta, behin osaturik dagoenean, zurekin kontaktuan jarri eta zure ideia aztertua izateko bete behar duzun txantiloia bidaliko dizute.

Izen-emate epea 2018ko irailaren 9a da eta, zure ideia onartua denean ezinbestekoa izango da:

·         Berrikuntza eta ekintzailetzan oinarrituriko trebakuntza saio guztietan parte hartzea ondorengo egunetan: irailaren 28a, urriaren 5, 19 eta 26a eta azaroaren 9a, 16:00etatik 20:00etara.

·         Aholkularitza saio guztiak adituekin hitzartu eta memoria entregatu baino lehen jaso.

·         Ekimen ekintzailearen memoria aurkeztu abenduaren 10a baino lehen (24:00h)

Animatu zaitez!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Escudo Universidad de deusto
Scroll al inicio