Zertan ematen dut nire denbora?

Edozertara iristeko astirik ez duzula sentitzen duzu? Ez al dakizu zure denbora zertan ematen duzun eta oso garrantzitsuak ez diren gaietan xahutzen duzula?

Gure egunerokoan hainbat gauza ditugu kontuan hartzeko: Unibertsitatea, gure bizitza soziala eta pertsonala, lana, hizkuntzak, kirola, sare sozialak… Asko dira egin behar ditugun zereginak eta parte hartu nahi ditugun jarduerak; baina egunak 24 ordu ditu eta ondo aprobetxatzen ikasi behar dugu.

Gure denbora ondo kudeatzen ez jakiteak zeregin garrantzitsuak atzeratzera eraman gaitzake; eta esparru akademikoan, lanak azken unean egitera, azterketaren aurreko egunean ikastera, zereginak ez entregatzera edo gaizki entregatzera… Horrek guztiak antsietatea, ondoeza eta porrota eragin ohi ditu gugan.

Bideo honetan, zure denbora modu eraginkorragoan kudeatzen hasteko lehen urratsak ematen lagunduko dizuten aholku batzuk proposatzen dizkizugu. Lehenengo urratsa da gure denbora benetan zeri eskaintzen diogun jakitea eta gure denbora ahalik eta gehien aprobetxatzea eragozten duten arrazoiak identifikatzea.

Jarduera hau egitera animatzen zaitugu. Ziur harrituko zarela! 

Add a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.