Euskal Antropologia: euskal identitatearen kultura-gakoak. Begoña Navaridas irakaslea.

Euskal Antropologia: euskal identitatearen kultura-gakoak. Begoña Navaridas irakaslea.
Programa Ocio Cultural Universitario de Deusto Estudios de Ocio de Universidad de Deusto en el Aula de Cultura de Getxo en Algorta. Periodo de pre-inscripción del 15 al 26 de enero.

Euskal Filologian eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua da; Aisiaren Kudeaketako masterra eta Aisia etaGiza Baliabideetako espezializazio akademikoko diplomaduna.
Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroan euskara irakasle lanegin du.
Antropologiaren ikuspuntutik abiatuta, euskal gizarte tradizionala Pirinio-kantabriar kultura gunean kokatuta dago. Kultura gune honetan familia etxea da gizartearen ardatza; izan ere, harremanak, sinesmenak eta elkarbizitzarako usadioak arautzen ditu. Hau dela eta, baserriak, familia tronkalaren habitata edo bizilekua denak, ekoizpen ekonomikoaren zatitu ezineko unitatea
izateaz gain, familiako kide bakoitzaren estatusa ezartzen du herriko bizitzan; era berean, ezkontzaaliantzak arautu ere egiten ditu.
Ikastaro honetan Pirinio-kantabriar kultura gunearen ezaugarri nagusiak Euskal Herrian nola islatzen diren aurkeztuko da eta ondoko gaiei buruz hitz egingo da,
besteak beste:
• Baserriak gizartean zein arlo juridikoan eragiten
dituen usadio eta arauak, bere sinbologia eta erlijio
munduarekiko lotura.
• Herriko jaiek gizartea indartzeko eta birsortzeko
duten baliagarritasun aparta.
• Hizkuntza eta honen jatorri iluna, zein familia
linguistikotatik etor daitekeen eta nola garatu den
mendeetan zehar.
• Euskal identitatearen eraikitzea, zein ezaugarri
aukeratzen den horren sorrera prozesuan.
• Euskal Antropologiaren historiaren nondik norakoak.


Ordutegia: Astearteetan, 19:00etatik 20:30era
Egutegia: Otsaila; 27; Martxoa: 6, 13, 20, 27; Apirila: 10,
17, 24; Maiatza: 8, 22.

3e5a402085cff592382d255e1a5cf53f 11895977_10206232475746042_7009318478426943777_n-672x372

tag Tags: , , , , , ,

0 Comentarios en “Euskal Antropologia: euskal identitatearen kultura-gakoak. Begoña Navaridas irakaslea.”


  1. Sin Comentarios

Deja tu comentario...