QR kodea irudi bat da, non bi dimentsiotako kode-barra karratu bat du, bertan gordetzen ditu datuak kodifikatuta: bideoak, irudiak, URL bat… eta telefonoko mugikorraren bitartez irakurri daitezke. Hau bezain erraza.
Batzuetan, telefono mugikorraren arabera kodeak irakurtzeko beharrezko izango da software bat instalatu beharra. Hona hemen iOS eta Androidentzako doako aplikazio batzuk: NeoReader, QuickMark, Bar-Code. Ez baduzu softwarrerik instalatu nahi, Google Len-en aukera daukazu, honen bitartez kodeak berehala irakurri ditazkezu.
Kode ireki bat dela da bere abantailetariko bat da, doakoa, estandarra eta hainbat erabilera eskaintzen dituena.
Ikasgelan aliatu handia izan daiteke guretzat eta oso motibagarria gure ikasleentzat, hauen bidez informazioa zabaldu dezakegulako multimedia informazioa eskuragarriagoa egiten dutelako. Aukera dugu hedapen jarduerak sartzeko, ebaluatzeko galderak egiteko, jarduerei irtenbideak emateko, blog interesgarri batera eramateko, irudi baten inguruan aipamena egiteko, monumentuak…
Imajinatu gai bat taldean lantzen ari zarela eta baliozko informazioa duen bideo edo blog bat bidali nahi diezula… QR kode baten bitartez ikasleak informazioa kontsultatu, ezagutu eta ikertzeko aukera izango du kodea erakutsiz.
Ikasgelan erabiltzeko beste adibide batzuk hauek izan daitezke:
- Ikasleak ALUD plataformako ikastaro batera azkar sar daitezen erraztu.
- Momentuan ALUD plataforman dagoen galdetegiko galderei erantzuteko sarbidea.
- Galdetegi baten bitartez ideia bati botoa eman, kasu honetan galdetegia googlerik egin da.
- Mural digital batera sartu, kasu honetan padlet erremintarekin egindakoa.
Beste ideia batzuk: galdera lehiaketa batean parte hartu, edo baita ere, pista jolas bat antolatu!
Ikusi ahal izan duzun bezala, kodigoa txertatzeko hainbat modu daude, kolorea eta tamaina aldatuz, eskaneatzean zer aurkitu duen jakinaraziz (bideo, irudi eta web bat den…).
Frogatu duzu kodeak irakurtzen? Erraza ez? Orain ez duzu aitzakiarik informazioa ihes egiten usteko, horregatik hemen usten dizkizut zure kodeak doan eta erraz sortzeko loturak:
- Unitag: https://www.unitag.io/es/qrcode
- QR Code Generator: https://es.qr-code-generator.com/
- Códigos QR: http://www.codigos-qr.com/generador-de-codigos-qr/
Bibliografía:
García Cabeza, S. Entornos aumentados de aprendizaje. Rebelscum [Blog]. Consultado el 23 de septiembre de 2019. Recuperado de: http://rebelscum.es/
qr-iEARN. (s.f.). Consultado el 23 de septiembre de 2019. Recuperado de https://sites.google.com/site/qriearn2/home [:]
Elísabeth Rodríguez Tejea
Latest posts by Elísabeth Rodríguez Tejea (see all)
- Google Meet-en bideokonferentzia saioei bira emateko aholku batzuk - 25 November, 2020
- Nos mudamos: nuestras salas virtuales estarán en Zoom - 3 March, 2020
- Nos mudamos: nuestras salas virtuales estarán en Zoom - 3 March, 2020
Leave a Reply