Ikasturte berria hasiko dugu!
Unibertsitateko zure lehen urtea izan edo ikasten jarraitu, ziur errutinara itzultzea maldan gora egingo zaizula. UOZtik zenbait iradokizun helarazi nahi dizkizugu, baliagarriak izan daitezkeenak eta hasten dugun etapa berri honen hasieran kokatzen lagunduko dizutenak:
1. Berreskuratu zure errutinak eta ordutegiak. Oporrak beharrezkoak dira deskonektatzeko, atseden hartzeko eta indarrak berreskuratzeko. Udan, erabat aldatzen ditugu gure ohiturak, planak, lo eta janari-ordutegiak, eta orain, pixkanaka, errutina horiek berreskuratu behar dtugu, funtsezkoak izango baitira ikasturte honetarako ditugun erronkei arrakastaz aurre egiteko. Egokitze denbora bat hartu, eta pixkanaka berreskuratu lo egiteko ordutegiak, otorduenak, denbora eta espazioak ikasteko…
2. Lehenengo eskola-egunen balioa. Lehenengo saioak oso garrantzitsuak dira. Horietan, seihilekoan landuko denaren panoramika orokorra aurkezten da: edukiak, lan motak, ebaluatzeko modua. Garrantzitsua da informazio hori guztia kontuan hartzea.
3. Klasetara etorri eta irakasgaiak egunean eramaten saiatu. Hartu apunteak ikasgelan landutako edukiei buruz, baita jarduera praktikoei buruz ere (lortutako esperientzia eta ikaskuntza), eta galdetu irakasleei dituzun zalantza guztiak.
4. Irakasgaien programa berrikusi eta denbora antolatu. Entrega-datak eta lanak egiteko uneak eta ikasteko denborak antolatu hasi irakasgai bakoitzaren zailtasuna eta baldintza kontuan hartuta.
5. Ikastekoa-talde bat osatzen saiatu. Prokrastinatzeko joera baduzu, ikasketa-talde bat edukitzeak ikasgaietako edukiak eta lanak egunean eramaten lagunduko dizu.
6. Deustuk dituen baliabideak ezagutu. Unibertsitatean, arlo akademikoan zein pertsonalean lagungarri izan dakizkizukeen baliabide asko ditugu: Liburutegia, Unibertsitateko Orientazio Zerbitzua, DeustoCampusa, Osasuna, Hizkuntzak. Aztertu zer jarduera eskaintzen diren eta eskura dituzun aukera guztiak aprobetxatu.
7. Identifikatu zure laguntzak. Ikasturteko tutore bat daukazu, Unibertsitate Orientazio Zerbitzuaz eta unibertsitateko irakasleez gain. Pozik hartuko zaitugu behar gaituzunean.
8. Konpromesua hartu!. Ahaleginak egin eta saiatu zure onena ematen. Interesa eta motibazioa mantendu aukeratu duzun lanbidean ondo prestatzeko
9. Dena ez da ikastea. Egunero denbora bat utzi zure zaletasunetarako edo aisialdiko jardueretarako, eta bilatu ikasketen eta dibertsioaren arteko oreka.
10. Kirolen bat egin. Askotan, denbora faltagatik, kirola egiteari uko egiteko joera izaten dugu, eta hori akats bat da. Kirolarekin endorfinak askatzen ditugu eta horrek gure animoa eta ongizatea hobetzen laguntzen digu. Gainera, estres-egoeretan, ariketa fisikoa eta erlaxazio-teknikaren bat egitea oso onuragarria da.