Ikastaroa doakoa da, Real Patronato sobre Discapacidad-ek eta Fundación Vodafone España-k sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker.
Hitzarmen horren azken helburua da turismoaren sektoreko ikasle eta profesionalak sentsibilizatzea, informazioa eta prestakuntza eskaintzea, desgaitasunak dituzten pertsonei establezimendu eta helmuga turistikoetan ematen zaien arreta hobetzeko;
Eta, era berean, tresnak eskaintzea, profesionalek establezimendu turistikoen irisgarritasuna diagnostikatzen jakin, mantentze lanak kudeatu eta hobekuntzako jarduerak martxan jar ditzaten.
Nori dago zuzenduta?
- Tokiko administrazio publikoetako eta/edo tokiko turismo-enpresetako profesionalei.
- Turismoko titulazioko ikasleei edo lotuta dauden bestelako titulazio batzuetakoei.
“Turismo irisgarrian” garrantzi maila bera dute turismo-establezimenduaren irisgarritasun ezaugarriek eta bertan bezeroa artatzeko langileek eskaintzen dituzten zerbitzuek Horregatik bada, garrantzi handikoa da turismoko sektoreko profesionalek behar den prestakuntza jasotzea, desgaitasunak dituzten pertsonen beharrizanak sakon eta zehatz ezagutu ditzaten eta arreta eta zerbitzu egokia emateko trebetasunak eta abileziak garatu ahal izan ditzaten.
Horrez gain, lanean diharduen establezimenduaren irisgarritasuneko ezaugarriak ezagutu behar ditu, bezeroei informazio zehatza eta benetakoa eman ahal izateko.(10 hordu)
Argibide gehiago nahi izanez gero, hemen sakatu. Izena emateko, formularioa hemen deskargatu eta behin beteta, hurrengo posta helbidera bidali:formación@predif.com
Zalantzaren bat izanez gero edo argibide gehiago eskatzeko, jar zaitez harremanetan Cristina Garcíarekin. Posta helbidea: formación@predif.com . Telefonoa: 913715294.
Eskaeraren zain gaituzu!