Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Deustuko Unibertsitatean. Goizeko 10:50etatik hasita jarduera ezberdinak izango dira bi Campusetan. Ondorengo irudian ikus daiteke Bilboko Campuseko egitaraua:
Iturria: Komunikazio eta Ekitaldiak, Deustuko Unibertsitatea, 2015.
Euskal Gaien Institututik ospakizunen baitan Euskararen Transmisio Bideak mahai ingurua antolatu dugu , eta horretarako euskararen transmisioaren inguruko lehen lerroko hiru ikerlari gonbidatu ditugu, bakoitzak bere esparrutik ekiteko egun euskararen transmisioan dauden eredu, zailtasun eta aukera ezberdinei.
Estibaliz Amorrortuk Deustuko Unibertsitatean burutzen ari den Euskararen Hiztun berrien jarrerak, motibazioak eta identitatea ikerketa-lanaren emaitzak aurkeztuko ditu eta Paula Kasares soziolinguista eta Jone Miren Hernandez antropologoaren ekarpenekin osatuko dute. Moderatzaile moduan Jone Goirigolzarri arituko da.
Mahai-ingurua testuinguratze aldera komeni litzateke parte hartzaileen argitaralpen batzuk gogora ekartzea non hiztun berrien identitateak (Ortega, A., Amorrortu, E., Goirigolzarri, J., Urla, J. & Uranga, B., 2013), euskara antropologiatik birpentsatu beharra (Hernandez, J.M., 2006) eta familia transmisioa planteatu diren.
Erreferentziak:
Hernandez, J. M. (2008). Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik. Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 4, 27–42.
Kasares, P. (2014, otsailak 2). Euskara, bestela ez gara. [Bideo artxiboa]. https://www.youtube.com/watch?v=SMCdOzhKITQ&feature=youtu.be-tik eskuratua.
Ortega, A., Amorrortu, E., Goirigolzarri, J., Urla, J., & Uranga, B. (2013). Hiztun berrien hizkuntza-identitatea: “nolako euskalduna naiz?” Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 87-88(2-3), 151–170.