Kategoriaren artxiboa: Hitzarmena

Hitzarmena Euskal Gaien Institutua eta San Telmo Museoaren artean

(M√°s abajo en castellano)

San Telmo Museoak eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak heriotzari buruzko aldi baterako erakusketaren inguruan elkarlanerako hitzarmena sinatu dute.

Erakusketa hau museoak ekoitzitako proiektua da, eta 2019an aurkeztuko da San Telmon, ikusleei heriotzaren fenomenoa hurbiltzeko eta heriotzaren inguruan gogoeta pizteko helburuarekin.

Bi erakundeen arteko lehen elkarlan honetan, museoak arlo ezberdinetan espezializatutako irakasleen ikuspuntua proiektuan txertatzea bilatzen du, modu honetan arlo horietako ezagutza sakona eta eguneratuena bermatuz: Antropologia, Historia, Soziologia, etab.

Euskal Gaien Institutuak, José Angel Achón Historiako katedradunaren bitartez, erakusketaren gidoia finkatzeko lanean parte hartuko du museoarekin batera eta erakusketarako eta katalogorako espezialista aholkulariak proposatuko ditu.

Euskal Gaien Institutuak euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak jorratu eta sakondu nahi dituzten ikertzaile eta aztertzaileen topagune izatea du helburuetako bat, zentzurik zabalenean. Institutuak berez dituen ezaugarriek lagundu egiten dute, hain zuzen ere, euskal kulturaren azterketa diziplinartekoa eta diziplina ugarikoa izan dadin. Eta horregatik, bere asmoa da euskal kulturaren ikaskuntza beste kultura batzuen ikaskuntzarekin solasean ikertuko duten korronteak sortzea.

san telmo 1

San Telmo Museoa y el Instituto de Estudios Vascos de la Universidad de Deusto han firmado un acuerdo de colaboraci√≥n en torno a una exposici√≥n temporal sobre el tema de la muerte que se presentar√° en el museo en el a√Īo 2019.

Ser√° una exposici√≥n de producci√≥n propia y formar√° parte de la programaci√≥n del museo en 2019, con el objetivo de acercar al p√ļblico al fen√≥meno de la muerte y provocar que reflexione sobre el temaa trav√©s de diferentes ejes tem√°ticos.

En esta primera colaboración entre ambas instituciones, el museo quiere incorporar al proyecto el conocimiento del profesorado especialista en diferentes áreas, garantizando tanto el rigor como la máxima actualidad en cada una de ellas.

El Instituto de Estudios Vascos, a trav√©s del catedr√°tico de Historia Jos√© √Āngel Ach√≥n, participar√° junto con el museo en la definici√≥n del guion expositivo, y propondr√°, asimismo, a diferentes especialistas que aportar√°n el punto de vista de sus respectivas √°reas: Sociolog√≠a, Antropolog√≠a, Historia, etc.

El Instituto de Estudios Vascos es un punto de encuentro de investigadores y personas estudiosas interesadas en trabajar y profundizar en temas relacionados con la cultura vasca, tomada en un sentido amplio, multi- e interdisciplinar. En este sentido pretende generar corrientes que comuniquen el estudio de la cultura vasca en di√°logo con el de otras culturas.

Ikastaro bi Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean 2016ko udan

2016ko udan bi ikastaro antolatu ditugu Euskal Gaien Institututik UEUrekin elkarlanean.

Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroa ekainaren 30 eta uztailaren 1ean egingo da Eibarko Markeskoa Jauregian. Jone Goirigolzarri eta Ibon Manterolak koordinatuko dute, eta eskola, familia, aisialdia, lan mundua eta komunikabideak izango ditu aztergai, orain artekotik ikasi eta etorkizunerako lerroak pentsatzen hasteko asmoz.

Gureaz Blai saioan ikastaroaren berri emateko egindako kolaborazioa hemen entzun daiteke.

Euskara

Bigarren ikastaroa, IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako @biapuntu berriak  Deustuko Unibertsitatearen Bilboko  campusean ospatuko dugu uztailaren 8 eta 9an.  Amaiera Bilboko Kafe Antzokian emango zaio, Gau Digitala deituriko jaiarekin. Errota Digitala elkartea eta Talaios Kooperatiba egongo dira ikastaroa dinamizatzen, eta hiru lerro landuko dira, hiru lan talde ezberdinetan:

  • Ezagutza eta neurketa modu berriak
  • Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain
  • Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak

Hemen entzun daiteke Xabier Landabideak Arrosa Sareko Zebrabidea saioan egindako kolaborazioa.

IKTak

Elkarlan hau iaz sinatu genuen DU-UEU hitzarmenak zabaltzen dituen aukeren adierazgarri dela uste dugu, eta gonbidapena luzatu nahi dizuegu bertan izena eman eta parte hartu dezazuen.

DU-UEU Hitzarmenaren sinadura ekitaldia: “Ikerketa eta Euskara”

Atzoko egunean, 2015eko maiatzaren 5ean Deustuko Unibertsitatearen eta Udako Euskal Unibertsitatearen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatu zen Mundaizeko campusean.

Ekitaldiaren baitan hitzaldi ezberdinak izan ziren. Hemen da Elixabete Perez Gaztelu irakasle eta ikertzaileak emandakoa: Ikerketa eta euskara  (InfoCom gunean ere kontsultatu daiteke).

elixabete DUEU

Ikerketa eta euskara.

Litezkeenetatik, ikerketa eta euskara falta izatea albo batera utzita, bi elementu horien artean hiru konbinazio mota era daitezke, ikertzaileak euskara zertarako erabiltzen duen; euskara ikergai duen, edo/eta euskara adierazteko tresna duen. Lehen konbinazioa euskara erdaraz ikertzeari dagokio, bigarrena euskara euskaraz ikertzeari eta hirugarrena, baina niretzat interesgarriena, edozein ikergai euskaraz ikertu eta argitaratzeari.

Saia gaitezen arrasto gutxitan marrazten Deustuko Unibertsitatean konbinazio horiek zer bide egin duten, egiten ari diren eta, batek daki!, egingo duten.

Lehen konbinazioa hartuta eta pittin batean atzera eginda, ohartuko gara, kanpoan bezalaxe, unibertsitate honetan ere hasieran euskarari buruzko ikerketa batez ere gaztelaniaz egiten zela. Orain eta hemen poz-pozik egongo litzatekeen Patxi Altuna gure Euskal Filologiaren aita eta maisuak ez al zuen bada, Bernard Etxepareren gaineko doktore tesia gaztelaniaz egin? Deustutik kanpora, baina ez oso kanpora joanda, Koldo Mitxelena Luis Michelenaren itxuran, ch eta guzti, agertu zitzaigun maiz literatura zeintifikoan, hain zuzen, euskararen azterketa zientifikoaren oinarriak jartzean.

Ingelesak hartu du gerora, neurri batean bederen, gaztelaniak zuen lekua: aspaldi samarretik hasita (1989koa da Ortiz de Urbinaren Parameters in the Grammar of Basque) euskarari buruz gero eta ikerketa gehiago egiten dira ingelesez Deustuko Unibertsitatean. Jon Ortiz de Urbinaren ondoan, Estibalitz Amorrortu, Joseba Abaitua eta beste aipatu beharko lirateke.

Ahotan hartu ditugun Altuna azpeitiarrak eta aurten 100 urte beteko zituen Mitxelena errenteriarrak, erdaraz ez ezik euskaraz ere ikertu zuten euskararen gainean. Zehaztu dugun bigarren konbinazioa. Euskaraz ikertzeak, demagun doktore tesi bat hasi eta buka euskaraz egiteak hizkuntza-eskakizun batzuk ere baditu: doktoregaiaren gaitasunak, zuzendariarenak, epaimahaikideenak… Seguruenik, horregatik, euskaraz ikertzea, unibertsitate honetan ere, batik bat Euskal Filologiak ekarri zuen. Euskarazko doktore tesi askotxo jakintza arlo horretakoak dira.

Aipatu bi konbinazioon araberako ikerlanen ondoan, hirugarren bat bada, interesgarriagoa eta egun oraingoz hutsegi dagoena: euskara ikergai izan gabe, ikerketa egiteko eta adierazteko tresna izatearena. Ildo honetan iraganbidean aipatzekoa da Jone Goirigolzarri Garaizarrek aurkeztu berri duen doktore tesia: Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoen hizkuntza politikak eta hizkuntza ideologiak 1980-2012: Eusko Legebiltzarreko hauteskunde programen azterketa. (2015). Bistan da euskararekin baduela zerikusia, euskararen estatusa tartean da, baina helburua ez da euskararen corpusa bera ikertzea. Nolabait esan, bigarren konbinaziotik hirugarrenerako bidean du kokalekua.

Mitxelenaren euskara ‚Äúnoranahiko‚ÄĚ egitearen adibide argiena litzateke, hain zuzen, hirugarren konbinazioa, Lizardiren modura esanez, euskara edozein ‚Äújakiteren hegoek igoa‚ÄĚ gorpuztea; euskara ikerketa egiteko eta zabaltzeko adierazpide naturala, normala izatea, besteak beste, unibertsitate honetan Ekonomiaren, Zuzenbidearen, Komunikazioaren, Soziologiaren arloetan aleka bada ere, ikertzaileak egiten ari diren bezala.

Baina azken batean, zerk eraginda, zergatik hautatzen du ikertzaile batek euskara ikerkuntzan aritzeko, ikerlanak argitaratzeko, zabalkunderako?

Ikertzailearen hizkuntza-gaitasunak eragin dezake, jakina; ikertzaile guztiok erosoago sentitzen gara hizkuntza batean beste batean baino. Baina esan beharrik ez dago gaur egun ingelesa dela munduko parte handi batean aspaldi batean latina eta frantsesa izan ziren bezala, ikerketaren, ikertzaileen ‚Äúlingua franca‚ÄĚ, elkarrekin komunikatzeko bitartekoa, eta ingelesez komunikatu behar zaiola arloan arloko komunitate zientifikoari; ingelesez argitaratu behar dutela ikertzaileek bere lanei nolabaiteko balioespena emango badiete. Nolabait esan, euskara ez den erdararen batean, ingelesez, ikertu edo, gutxienez argitaratu beharrean gara.

Hots, hasieran eratu ditugun konbinazioetako lehena, zaharrena (‚Äúeuskara erdaraz, ingelesez aztertu‚ÄĚ) eta euskarak batere lekurik ez zuelako albo batera utzi dugun ‚Äúeuskara ez den beste edozein ikergai ingelesez aztertu‚ÄĚ konbinazioa nagusitu dira inondik ere.

Eta, hala ere, ikertzaile batzuk, ‚Äúsetosoak‚ÄĚ dira, gure modura esanda, euskaraz ere ikertzen eta ikerlanak euskaraz argitaratzen saiatzen dira.

‚ÄĒTiende a escribir en euskera‚Ķ

‚ÄĒNo tiendo [corta categ√≥rica]. Es una opci√≥n pol√≠tica con consciencia de renuncia porque es de nuestras dos lenguas oficiales la que m√°s ayuda necesita. Es una lengua que no se ha podido desarrollar en muchos √°mbitos, por ejemplo el acad√©mico. Por eso la eleg√≠ para hacer mi tesis, aunque ello hiciera que muchos expertos no puedan acercarse a ella. Lourdes O√Īederra,¬†Diario de Noticias de √Ālava¬†Domingo, 26 de Abril de 2015¬†

Lourdes O√Īederra ikertzaile, unibertsitateko irakasle, idazle eta euskaltzain osoaren hitzok ezin egokiagoak dira bukaerara iristeko. Ikertzailearen esku dago, hein txiki batean bederen, hizkuntza-hautua. Hala da, baina ez erabat.

Ikertzailearen hautua bultzatzeko, sendotzeko… erakundeen, unibertsitateen laguntza ezinbestekoa da. Euskal Herriko unibertsitateek benetan nahi badute bere ikertzaileek euskaraz iker eta argitara dezaten ikertzaileei behar adinako babesa eman behar diete. Bi alderdiok elkar hartzea ezinutzizkoa da.

Gaurko ekitaldia urrats garrantzitsua da Deustuko Unibertsitateko euskal ikertzaileontzat. Nahi litzateke UEUrekiko hitzarmena akuilu berebizikoa izatea euskaraz ikertu eta argitaratu nahi dutenentzat. Hala nahi eta hala espero.