Kategoriaren artxiboa: Komunikazioa

Komunikazioaren Gizarte Historiaren II. Mintegia / II Seminario de Historia Social de la Comunicación

2018ko ekainaren 22a
22 de junio de 2018

Jaitsi HEMEN Jardunaldiaren triptikoa

letrak

Jardunaldiak hainbat proposamen egingo ditu, gure historiografian eta kultur ikasketetan gehiei landu ez den gai baten inguruan: zein komunikazio prozesuk hartu zuten parte Euskal Herrian, Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arte?

Komunikazioaren garapena ‚Äďinprentaren aurretik eta ondoren‚Äď, gaur egungo gizarte sareetara arte, funtsezkoa izan da gizarteen aldaketa eta modernizazio prozesuetan. Baina, paradoxa badirudi ere, komunikazioa ez da gehiegi aztertu Europako gizarteak modernitatera eta, ondoren, postmodernitatera igarotzeko egin dituen prozesuetan.

Hain zuzen ere, gure gaur egungo orainaldira arteko ibilbide luzean, komunikazioak prozesu erabakigarri ugari sortu zituen, testuinguru bakoitzari zegokion gizarte imajinarioaren osaera eta irudikapenean. Inprenta, posta, prentsa, telegrafoa, irratia, telebista, zinema eta sareak gizarte bizitzaren etengabeko azelerazioaren osagaietako batzuk dira. Bizitza horretan, gainera, etengabe ari gara egokitzen
ahozkotasunaren, idazkeraren, entzuten dugunaren eta ikusten dugunaren erabilera eta agerpena.

Informazioa eta eduki sinbolikoak letren, koloreen, ikurren, zenbakien, irudien, soinuen, audioen eta antzeko beste prozedura batzuen bidez transmititzeak oraindik egoki aztertu ez ditugun ondorioak izan zituen. Jardunaldi hauetan, diziplina askotako elkarrizketaz baliatuz, testu eta testuinguru haien hizkuntzak eta
irudikapenak identifikatzen eta azaltzen ahaleginduko gara.

—-

Esta jornada re√ļne diferentes propuestas para desbrozar un asunto poco atendido en nuestra historiograf√≠a y estudios culturales ¬Ņqu√© procesos comunicativos participaron en el Pa√≠s Vasco desde la √©poca medieval a la contemporaneidad?

El desarrollo de la comunicación antes y después de la imprenta hasta las recientes redes sociales configuran una parte esencial en los cambios y en la modernización de las sociedades. Pero, paradójicamente, la comunicación es un proceso poco atendido en la translación de las sociedades europeas hacia la modernidad y
posterior muda postmoderna.

Precisamente, la comunicación generó una serie de procesos decisivos en la conformación de la fabricación y representación de un imaginario social afín a cada contexto en esa larga marcha hacia nuestro actual presente. La imprenta, el correo, la prensa, el telégrafo, la radio, la televisión, el cine y las redes web son algunos de los ingredientes en la constante aceleración de la vida social, en donde la oralidad, las escritura, lo sonoro y lo visual componen y reacomodan sus usos y manifestaciones.
La transmisi√≥n de informaci√≥n y de contenidos simb√≥licos mediante letras, colores, signos, cifras, im√°genes, sonidos, audios y otros procedimientos afines, tuvo una repercusi√≥n que a√ļn no hemos llegado a vislumbrar. En estas jornadas nos proponemos, mediante el di√°logo entre diferentes √°mbitos disciplinares, identificar y explicar los lenguajes y las representaciones de aquellos textos y contextos..

 

Euskal Gaien Institutua 52. Durangoko Azokan

Amaitu DA 2017ko Durangoko Azoka. Molde guztietako proposamen eta bizipenez betetako 5 egun bizi, koloretsu, zaratatsu, jendetsu eta etenik gabeko… amaitu dira.

Azokaren 52. edizio honek eman dituen guztiak laburbiltzea zailegia litzateke (eta ziurraski goizegi da oraindik), baina Euskal Gaien Institututik bertan parte hartu dugun hiru ekimen azpimarratu nahi genituzke:

Luzia Alberro Goikoetxeak “Bertsolarien ahoz: moderninazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936” liburua aurkeztu du Areto Nagusian. Alberro irakasleak Xenpelar, Bilintx, Pello Errota, Pedro Mari Ota√Īo, Txirrita eta Jose Mari Lopetegi bertsolariak aztertu ditu, eta aurkeztu berri den lanak bertsolarien lanek Euskal Herriaren historia ezagutzeko iturri historiko gisa duten balioa erakusten digu. Bertsolarien-ahozArgitalpenekin jarraituz Jone Goirigolzarri Garaizar, Xabier Landabidea Urresti eta Ibon Manterola Garatek koordinatutako “Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen” liburua argitaratu berri da Udako Euskal Unibertsitatearen eta Euskal Gaien Institutuaren artean, eta baita Azokara eramandako aleak agortu ere. Liburua erosteko aukera dago oraindik Buruxkak atariaren bidez helbide honetan.

euskararen biziberritzea

Amaitzeko, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Hekimen Elkarteak lankidetzan sortutako Behategia Euskal Hedabideen Behatokiaren proiektura batu da UEU, eta sinadura ekitaldian parte hartu du beste erretore eta zuzendariekin batera Jose Maria Guibert DUko erretoreak.

urtekaria 2017
Ezkerretik eskumara Alberto Barandiaran (Hekimen), I√Īaki Alegria (UEU), Jose Maria Guibert (DU), Nekane Balluerka (EHU/UPV), Vicente Atxa (MU) eta Libe Mimenza (Behategia)

Ekitaldian Euskal Hedabideen Urtekariaren 2017. urteko zenbakia argitaratu da. Helbide honetan eskuratu daiteke doan.

Abenduko egun hauek eman dutenaren lagin txiki txiki bat baino ez diren arren, pozik gaude ereindako haziez eta jasotako uztaz. Datorren urtean gehiago!

 

 

Koldo Mitxelenari eskainitako “Hitzen itzala”

Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko zuzendariak Koldo Mitxelenari eskainitako “Hitzen itzala” eskulturaren inaugurazioan Errenterian esandako hitzak:

mitxelena‚ÄúHitzen itzala: zuloa zubi bihurtua‚ÄĚ

Egun on, Errenteriako alkate jauna, herriko ordezkari eta erakundeetakook, Mitxelena-Martinez de Ilarduyatarrok, errenteriarrok. Mitxelenazaleok, guztiok:

Koldo Mitxelenaren lan idatziek, beste gai ugariren artean, arteez hitz egiteko ere aski lehengai badute. Egun egokia izan daiteke, hortaz, gaurkoa horretaz hitz egiteko, arte lan batek bildu gaitu eta.

Mugatu behar eta, espazioaren antolamenduari zuzen-zuzenean dagozkion zuloez eta zubiez bi hitz esango ditugu ‚ÄúHitzen itzala‚ÄĚ (zer ote da? paper orri idatzi kizkurtua? Goiko kaleko pasabidea, Mikelazulo?) arkitektura lan, gure ustez, ederrak hizpidea emanda.

Koldo Mitxelena Elissaltek Mikelazulo oso berea zuen. Mikelazuloko belea izengoitia erabili zuen 1940an, Burgosko espetxean zela (lehen kartzelaldian), presoek ezkutuan eskuz idatzita argitaratzen zituzten izkribuetan bertso batzuk sinatzeko.

1959an ere, Egan aldizkari euskaldundu berrizale eta berritzailean Koldo Mitxelenak Oteitza eskultore ‚Äúhausle‚ÄĚ, ‚Äúapurtzailea‚ÄĚ hautatu zuen solasean aritu eta (euskaratuta) hizketaldia argitaratzeko. Mikelazuko kukua ‚Äúalter egoak‚ÄĚ sinatu zituen testuaren amaierako bederatzi puntuko bertsoak.

Mikelazulo kuttuna ez bezalako zulo batean bizi izan ziren Mitxelena eta 1936ko gerratea galdu zutenak. Aterabiderik gabeko zulo sakon batean itota sentitukozuten beren burua, beren bizitza eta… euskara, etxe barneko harreman soil estuetara mugatua.

Zuloa zubi bihurtzeko ahalegin probetxuzkoa egin zuen Koldo Mitxelenak, beti ere Matilde Martinez de Ilarduyaren laguntza eta euskarri paregabea zuela.

Ekain Olaizolari esker Errenteriako espazioan bere lekua irabazi duen ‚ÄúHitzen itzala‚ÄĚ, behetik begiratuta, zuloa da. Baina polikixeago begiratuz gero, begiralea ohar daiteke aterabidea duen, igarobidea den zuloa dela.

Gainetik begiratuta , berriz, ‚ÄúHitzen itzala‚ÄĚ zubia ere bada. Koldo Mitxelena zubiaizan zen bezala: belaunaldien, kultura giroen, ideologien, zientzien, pertsonenarteko zubia eta zubigile aparta.

Koldo Mitxelena hil zela 30 urte betetzen diren urte honetan aukera ederra ematen digu ‚ÄúHitzen itzalak‚ÄĚ zubigintzaz eta zubigintzan aritzeko.

Euskaldunen eta euskaldundu nahiko luketenen, hemen sortuon eta kanpoan sortu eta hemen bizi direnen…; era batera eta bestera pentsatzen dugunon arteko zubia osatzen lagunduko balu, ez litzateke gutxi izango.

Babelgo dorrean aritu zirenak bezala edo, gure arteko zubi-eraikuntzan euskal hitzez baliatuko bagina seguruenik hitz horiek euskarari itzal gehixeago emangozioten!

koldo mitxelena hitzen itzala
Me gustar√≠a agradecer al ayto. de Errenteria esta oportunidad de poder participar en el acto de homenaje a Koldo Mitxelena Elissalt, en este a√Īo, precisamente, en el que se cumplen 30 a√Īos de su fallecimiento.

Obviamente, no tendr√≠a sentido el agradecimiento, si no hubiera habido una iniciativa (municipal) que lo hubiera motivado y que ha tenido como resultado que Ekain Olaizola Lizarralde ganara el concurso con su obra ‚ÄúHitzen itzala‚ÄĚ (Lasombra de las palabras), y que dicha obra forme parte ya del paisaje urbano deErrenteria.

Esta escultura sintetiza y simboliza uno de los hilos conductores de la vida y de laobra de Koldo Mitxelena Elissalt.Es, al mismo tiempo, una oquedad, un vacío oteizano, si se nos permite la alusión(que viene muy al caso), y un puente.
El vacío en el que vivieron Koldo Mitxelena y sus coetáneos; los padres y/o abuelosde los que hoy estamos aquí. El vacío de los perdedores de la guerra del 36.

El vacío, la falta de aire al que se vio condenado también el euskera.

El vacío que Koldo Mitxelena trató de llenar y de cuyo resultado seguimosaprovechándonos.

Y un puente. Un puente, como fue capaz de serlo el propio Koldo Mitxelena; puenteentre generaciones, entre culturas, entre ideolog√≠as. Siempre, gracias al insustituible sost√©n de Matilde Mart√≠nez de Ilarduya, compa√Īera y esposa toda la vida.

Ojal√° esta hermosa escultura de Ekain Olaizola sea capaz de impulsar puentes culturales, ling√ľ√≠sticos, personales.

Ojalá que de entre los huecos de las letras se desprendan finas gotas de sirimiri, de llovizna o ríos de chaparrón de relaciones, de vivir junto y con otros.

Ojalá seamos capaces de adivinar a qué hora podemos atrapar los rayos de sol, o el reflejo de la luna, proyectados en el suelo, para que nos ayuden a vislumbrar e interpretar las palabras de Mitxelena, vaciadas en el acero.

¬°Ojal√° llueva en euskera para todos, dentro y fuera de la sombra de las palabras!

Elixabete Perez Gaztelu

 

Euskararen Biziberritzea eta IKTak Euskal Herrian ikastaroak Euskadi Irratiko Ekosfera saioan

Uda aurretik UEU eta Euskal Gaien Institutuaren artean elkarlanean antolatutako Euskararen Biziberritzea eta IKTak Euskal Herrian ikastaroak izan ditu hizpide Xabier Landabideak 2016ko urria amaierako Ekosfera saioan.

Hemen duzue entzungai:

http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/ekosfera/4343352/4464414/giza-zientzitako-ikerketa-eta-zientziaren-jardunbidea/

[Bideoa] IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako @biapuntu berriak

Euskal Gaien Institutua eta Udako Euskal Unibertsitatearen artean Uztailaren 8 eta 9an Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean antolatutako topaketa bideoan jaso dugu.

Lehenenengo egunean Errota Digitala eta Talaios Kooperatibako kideek Komunikazioa, Informazioa eta Teknologiaren inguruko kokapen orokorra eta lanerako tresnak aurkeztu zituzten:

Bigarren egunean .EUS, Gure Esku Dago eta Hekimeneko ordezkariek haien proiektuak aurkeztu zizkiguten topaketen hiru lan lerroen abiapuntu bezala: Ezagutza eta neurketa modu berriak, Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain eta Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak.

 

Ikastaroari amaiera emateko Bilboko Kafe Antzokian Gau Digitala ospatu genuen, Ttottelka, Bor Bor, jimakker live coding Xperience eta Tttun Ttun Brigade taldeekin. Twitterren #IKTEH traola erabili genuen ikastaroaren jarraipena egiteko (ikus baita storify gisan, eta  NAIZ atarian agertutakoak).

Gau Digitala Errobota

Transmedia Use(r)s Summer School Finlandiako Jyävskyläko Unibertsitatean: Zebrabidean kolaborazioa

Ekaina hasieran Errota Digitala elkartea osatzen duten Xabier Landabidea Euskal Gaien Institutuko ikerlaria , Koldo Diaz University College of London eta EHUko NOR taldeko ikerlaria eta Gorka Salces NOR taldeko ikerlari eta Behategiaren¬† (Euskal Hedabideen Behatokia) koordinatzailea Jyv√§skyl√§n egon dira “Transmedia Use(r)s Summer School” ikastaroan parte hartzen. “New audience research for new audiences: Designing a Basque transmedia experience” proposamena aurkeztu dute bertan hiru ikerlariek.

Arrosa Sareko Zebrabidea magazinean elkarrizketatu dute Xabier, eta hemen dago audioa entzungai.

Beheko irudian Gorka salces, Copehnageko Unibertsitateko Lisbeth Klaustrup eta Nottinghameko Unibertsitateko Elizabeth Evans-i euskazko komunikabideen banaketa geografikoa azaltzen.

Transmedia Users

Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta internet: lotuneak, migrazioak, trantsizioak eta etendurak

Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta internet: lotuneak, migrazioak, trantsizioak eta etendurak proiektua hasi berri dugu Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitateko ikerlarien artean, eta hari lotuta #selfieIKT twitterreko kanpaina abian jarri da.

Arrosa Sareko Zebrabidea saioan eta Berrian kanpainaren berri eman dugu Elkarrizketa Zebrabidean

Bestetik, Urtzi Urkizuk artikulua argitaratu du Berrian

Euskaldunon kontsumoari ‘selfie’-a

Euskarazko komunikabideen ikerketa kualitatiboa egiteko, hiru ikerlarik #selfieIKT kanpaina jarri dute martxan Twitterren

2015-04-26 / Urtzi Urkizu

Hekimen elkartearekin batera, Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea), Gorka Salces (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Koldo Diaz Bizkarguenaga (Mondragon Unibertsitatea) audientzia ikerketa kualitatiboak egiteko proposamen bat lantzen ari dira. Euskal Hedabideen Behategiaren proiektuarekin lotutako¬†Bestelako irakur-ikus-entzuleriaren ikerketak¬†taldetik abiatutako proiektua da. Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta Internet aztertzeko. ¬ęEpe ertaineko proiektu bezala hasi dugu, eta helburua Interneten garapenak ekarri digun ekosistema berrian euskarazko komunikabideen kontsumo forma garaikideak hobeto ezagutzea da¬Ľ, dio Xabier Landabideak.

Ikerketa abiarazteko joko bat proposatu dute Twitterreko komunitate euskaldunarekin:¬†#selfieIKT¬†kanpaina. ¬ęBatetik, gure ikerketa hasieratik sozializatu nahi dugu, iker-objektuak iker-subjektu bilakatuz, nolabaiteko talde-hausnarketa fragmentatu eta umoretsu bat proposatuz¬Ľ. Bestetik, IkerGazte biltzarrean aurkeztuko dituzte ikerketaren oinarri teoriko eta metodologikoak. ¬ęHorretarako, nahiko genuke material fresko eta propioa eraman, gure disko gogorretako argazki zaharrak eta Googlen indexatutako irudi harrapaketan ibili baino¬Ľ. Eginahal horretan arrantzan ibiltzeko asmoa dute hiru ikerlariek, ¬ękomunikabideekin euskaldunok eguneroko harremanen deskribapen espontaneoen eta kasu kritikoen arrantzan¬Ľ.

Oraingoz Twitterren baino ez dago kanpaina,¬†#selfieIKTetiketarekin. ¬ęBaina traolak martxa hartzen badu, oraindik Whatsappen amai dezakegu. Gaur egun hedabideen arteko mugak geroz eta lausoagoak dira¬Ľ. Jadanik hainbat euskal txiolarik zabaldu dute zer harremana duten euskarazko komunikabideekin.

Kanpaina-joko horren ostean, ikerlariek hamabost elkarrizketa egingo dituzte. Ahalik eta kasu ezberdinenak jasotzen saiatuko dira, egun dagoen ¬ęaniztasuna¬Ľ eta ¬ęaberastasuna¬Ľ islatzeko asmoarekin.

Aurten Durangoko Azokan aurkeztu nahiko lituzkete ikerlariek atariaren emaitza batzuk, Hekimen prestatzen ari den urtekariarekin batera.

Ohituretan aldaketak

Ikerlariek adierazi dute eguneroko esperientziaren berri izan nahi dutela, aldaketa teknologikoak praktiketan ez ezik praktika horiei ematen zaizkien zentzuetan eraldaketak izan dituelakoan. ¬ęGure asmoa ez da lagin batetik abiatuta euskaldun guztien ohitura mediatikoen potreta osoa egitea, baizik eta aurretik bilatzen ari garen profil ezberdinen atzean dauden errealitate aniztun eta singularrak hobeto ezagutzea¬Ľ. Ikerlariei iruditzen zaie orain arteko audiometria eta hurbilketa estatistikoek ez dutela kontuan hartu dimentsio subjektibo hori. Horrenbestez, hurbilketa kualitatiboek euskal ikus-entzuleriaren ikerketa garaikide baterako ¬ęekarpen garrantzitsuak¬Ľ eskain ditzaketela uste dute.

Hiru unibertsitateetako ikerlariak ados daude: ¬ęTeknika kuantitatiboez gain, ezinbestekoa da kualitatiboak erabiltzea ere¬Ľ. Horregatik, euskarazko komunikabideen kontsumoaren hurbilketa etnografikoa proposatu dute, kontsumitzeko eta ez kontsumitzeko zergatiak eta moduak esploratu, eta Internetek sortu dituen etendura, trantsizio, migrazio eta eraldaketak hobeto ulertzeko.

Zabaldu da IkerGazte Kongresua: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz

HARRERA-MEZUA

UEUren eta Kongresuaren Batzorde Zientifikoaren izenean atsegin handiz gonbidatu nahi zaitugu IkerGazte 2015 kongresuan parte hartzera.

Asko gara ikerkuntzan dihardugunok eta asko gara eguneroko lan hori euskaraz egiten dugunok. Hemen, puntako ikerkuntza egiten dugu alor guztietan: giza zientzietan, gizarte-zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologia eta arkitekturan edota osasunean. Urteak daramatzagu UEUn arloz arloko profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatzen, eta oraingo honetan jauzi garrantzitsu bat eman eta arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu nahi dugu. UEUren izaera bateratzaile eta integratzaileari zein UEUk euskararekiko duen konpromisoari eutsirik, IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresurako deia luzatzen dizugu. Ikertzaile gazteen aldetik azken urteotan izan den hazkundea dela-eta, haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.

Kongresuari hasiera emateko nazioartean izena duen hizlari bat izango dugu. Saio zientifikoetan, jasotako lanen artean hautatutako eta arlo guztiak ordezkatuko dituzten lanen aurkezpenak izango ditugu, bai ahoz aurkeztuta bai poster formatuan. Parte-hartzaileok Euskal Herrian egiten den goi-mailako ikerkuntzaren gaineko ikuspegia izango dugu. Kongresuan parte hartuko dugun ikertzaileon arteko harremanak errazteko tailer (mintegi) interesgarriak eta saio osagarriak ere izango dira. Horretaz gain, kongresuak iraun bitartean Durangon bertan lo egiteko aukera izango dugu eta hori ere bultzatuko dugu.

Beraz, ikerkuntza-proiektu baten emaitzak ezagutarazi nahi dituzula? Erdu! Tesia bukatzear edo bukatu berri duzula eta zure emaitzen berri eman nahi duzula? Zatoz zu ere! Nazioarte mailako ikerkuntzaren berri euskaraz! Ez ezazu aukera galdu!

Hautatutako artikuluak ISBNa izango duen argitalpen digital batean agertuko dira eta Euskal Herriko hainbat argitaletxerekin lankidetzan batzuen bertsio hedatuak aldizkari espezializatuetan argitaratzeko aukera ere egongo da.