Kategoriaren artxiboa: Multimedia

Akademiak sormena hil (ez) zuenekoa

Aurreko astean Garabideko lagunekin egindako mintegia laburtzen zaila izan bazen, zer esan gaur Txakur Gorria kolektiboaren eskutik bizi izan dugun Sormen Mintegiaz.

Hasteko, ikus-entzunezkoekin hasi gara BertsoMovieda-ra aurkeztutako Dastatu eta Hartza zu lanak ikusi ahal izan ditugu pantaila handian Churruca aretoan. Galdu badituzu, edo berriro ikusi nahi izanez gero, hemen daude biak:

Ikus-entzunezko egarriak asetuta (edo), plastikara pasatu gara, baliabide eta teknologia “digital” oinarrizko baina sarri ahaztuegietara itzultzeko:

Tenperak, artaziak eta hitzak langai, parte-hartzaileek haien proposamenak landu dituzte musika lagun. Eta ondoren, azken ariketa: zer narrazio, zein kontakizun egin marraztutakoaren gainean (edo azpian, edo zehar). Banakakoak, taldekakoak eta kolektiboki irakurritakoak, denetarik izan dugu bertan ere.

 

photo_2018-10-17_11-59-51

photo_2018-10-17_12-00-26

photo_2018-10-17_12-00-55

Ezinezkoa laburtzen, eta errepikatzen zaila. Behin gertatzen diren gauza horietakoa.

Eskerrik asko bertaratutako guztioi, eta Bizkaiko Foru Aldundiari, bere laguntzarekin honelako ekitaldiak antolatzea posible egiteagatik.

txakur gorria akademiak sormena hil zuenekoa

 

Euskararen Biziberritzea eta IKTak Euskal Herrian ikastaroak Euskadi Irratiko Ekosfera saioan

Uda aurretik UEU eta Euskal Gaien Institutuaren artean elkarlanean antolatutako Euskararen Biziberritzea eta IKTak Euskal Herrian ikastaroak izan ditu hizpide Xabier Landabideak 2016ko urria amaierako Ekosfera saioan.

Hemen duzue entzungai:

http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/ekosfera/4343352/4464414/giza-zientzitako-ikerketa-eta-zientziaren-jardunbidea/

[Bideo bilduma] Euskararen Biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen.

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeari begira egindako aurrera pausoak agerikoak diren bezala, euskalgintzan diharduten agenteen artean gero eta orokortuagoa dago fase baten agortzearen kontzientzia.  Urteotan, testuinguru soziala bera ere aldatu egin da, garai batean eraginkorrak ziren euskararen biziberritzeari begirako diskurtsoen baliozkotasun eta eraginkortasuna auzitan jarriz.

Testuinguru horretan Euskararen Biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroak hiru helburu nagusi izan ditu, bi eguneko jardunean landu direnak:

  • Euskararen biziberritzearen orain arteko ibilbidearen hausnarketa kritikoa egitea esparru eta ikuspegi anitzetatik.
  • Euskararen normalizazioan aurrera egiteko diskurtso eta praktika berriak proposatzea, esparruz esparru.
  • Euskararen biziberritzearen ikuspegi globala lantzea, esparruen arteko sinergiak bilatuz.

Ikastaroa Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean  antolatu da, DU eta UEUren arteko hitzarmenari jarraipena emanez IKTak Euskal Herrian ikastaroarekin batera.

Bideo labur honetan Jone Goirigolzarri eta Ibon Manterola ikastaroaren antolatzaileek azaldu dute ikastaroaren berri:

Bestalde hemen argitaratu ditugu ikastaroko hitzaldi eta dinamika ezberdinak:

Jone Goirigolzarri, Ibon Manterola: Ikastaroaren aurkezpena eta nondik norakoak.

Mikel Irizar: Euskararen biziberritzearen ibilbidea: azterketa kritikoa.

Ane Ortega eta Leire Diaz de Gere√Īu: Euskararen biziberritzea eskolan I.

Josune Zabala. Euskararen biziberritzea eskolan II.

Jone Miren Hernandez, Jaime Altuna, Paula Kasares: Euskararen biziberritzea familian eta aisialdian I.

Kike Amonarriz. Euskararen biziberritzea familian eta aisialdian II.

Patxi Saez: Euskararen biziberritzea lan munduan.

Alberto Barandiaran, Gorka Salces: Euskararen biziberritzea hedabideetan.

Belen Uranga: Itxiera ekitaldia: ikasitakoak laburbildu eta aurrera begirakoak.

[Bideoa] IKTak Euskal Herrian: ikerketa, ezagutza eta ekintzarako @biapuntu berriak

Euskal Gaien Institutua eta Udako Euskal Unibertsitatearen artean Uztailaren 8 eta 9an Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean antolatutako topaketa bideoan jaso dugu.

Lehenenengo egunean Errota Digitala eta Talaios Kooperatibako kideek Komunikazioa, Informazioa eta Teknologiaren inguruko kokapen orokorra eta lanerako tresnak aurkeztu zituzten:

Bigarren egunean .EUS, Gure Esku Dago eta Hekimeneko ordezkariek haien proiektuak aurkeztu zizkiguten topaketen hiru lan lerroen abiapuntu bezala: Ezagutza eta neurketa modu berriak, Demokratizazioa eta parte hartzea gaur eta orain eta Komunitategintza eta gutasunaren teknologiak.

 

Ikastaroari amaiera emateko Bilboko Kafe Antzokian Gau Digitala ospatu genuen, Ttottelka, Bor Bor, jimakker live coding Xperience eta Tttun Ttun Brigade taldeekin. Twitterren #IKTEH traola erabili genuen ikastaroaren jarraipena egiteko (ikus baita storify gisan, eta  NAIZ atarian agertutakoak).

Gau Digitala Errobota

Euskararen Transmisio Bideak: Amorrortu, Kasares, Hernandez eta Goirigolzarri

Euskal Gaien Institututik ospakizunen baitan Euskararen Transmisio Bideak mahai ingurua antolatu genuen  (2015/12/03) , eta horretarako euskararen transmisioaren inguruko lehen lerroko hiru ikerlari gonbidatu genituen, bakoitzak bere esparrutik ekiteko egun euskararen transmisioan dauden eredu, zailtasun eta aukera ezberdinei.

Estibaliz Amorrortuk   Euskararen Hiztun berrien jarrerak, motibazioak eta identitatea ikerketa-lanaren emaitzak aurkeztu zizkigun eta Paula Kasares soziolinguista eta Jone Miren Hernandez antropologoaren ekarpenek osatu zuten Euskararen Nazioarteko Egunean ospatu genuen mahai ingurua.  Deustuko UnibertsitatekoJone Goirigolzarri aritu zen moderatzaile lanetan.

 

 

 

Johan J√§rlehed: Tipograf√≠a, lengua, ideolog√≠a: letras vascas y gallegas en la se√Īalizaci√≥n urbana.

Iragan Urriaren 1ean Johan Järlehed doktorearekin Ikerketa Mintegia burutu genuen Bilboko campuseko Mensajero gelan.  Hemen duzue saio osoaren bideoa.

El pasado 1 de octubre celebramos un seminario de investigación con el doctor Johan Järlehed en la sala Mensajero del campus de Bilbao de la Universidad. Aquí tenéis el video completo del encuentro:

 

 

 

Komunikabideak eta kazetariak: errealitatearen begirada anitzak ikusi, interpretatu eta helearazteko moduak

Hamargarren Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Kongresuan Komunikazioa eta Kultura lan taldearen baitan “Komunikabideak eta kazetariak: errealitatearen begirada anitzak ikusi, interpretatu eta helearazteko moduak” mahai ingurua burutu zen irailaren 3ko ostegun arratsaldean.

Bertan euskal kazetaritza garaikidearen hiru protagonista esanguratsu elkartu ziren: Pikara Magazineko sortzaile eta partaide den June Fernandez, Zebrabidea irrati magazineko gidari eta arduradun den Nekane Zinkunegi eta Zuzeu Orainkari Horizontaleko editorea den Anartz Bilbao.

Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile eta Euskal Gaien Institutuko kolaboratzaile den Jone Goirigolzarri Garaizar izan zen moderatzaile lanetan, eta ondorengo hiru galderen inguruan egituratu zuen saioa:

  1. Zein aukera erreal duzue kazetariok ikusi eta bizi duzuen errealitatea gizarteratzeko? (Badago tarterik errealitatearen ikuspegi ‚Äúofizialaz‚ÄĚ harago bestelako ikuspegiak ere helarazteko?)
  2. Zein neurritan barneratzen dituzte komunikabideek gizarte aldaketak, ikuspegi berrizaleak, etab.?
  3. Gaur egun herritarrek informazioa lortzeko iturri anitz dituzte, aniztasun horrek nolako aukerak eta mugak dakartza?

Bertaratu ezin izan zenutenontzat zein bertan egon zinetenontzat hemen duzue saio osoa bideoan: