Kategoriaren artxiboa: Elkarrizketak

Kike Amonarrizek euskararen bidegurutzeaz hitz egingo du Deustuko Unibertsitateko ikasleekin, “Etxealditik Euskaraldira” ekimenenarekin lotuta

Eguna: 2020/05/11
Ordua: 13:00 – 14:30

Kike Amonarriz (Tolosa, 1961) Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlea, Deustuko Unibertsitateko ikasleekin arituko da euskararen bidegurutzeaz, “Etxealditik Euskaraldira” ekimenarekin lotuta, datorren astelehenean, hilak 11, 13:00etatik 14:30era, Euskal Gaien Institutoak antolatutako bideohitzaldian.

Ikasleez gainera, irakasleak eta langileak ere gonbidatuta daude hitzaldi honetara. Parte hartzeko, bidali mezu bat euskal.gaiak@deusto.es helbidera.

Joxepa “Xenpelar” bertsolariaren berrirakurketa

Elixabete Perez Gaztelu ikertzaile irakasleak UEUren “Bertsolaritza genero ikuspegitik” ikastaroan parte hartu du Joxepa Antoni Aranberri Petriarena “Xenpelar” (Errenteria, 1865-1943) bertsolariaren gaineko topiko batzuk auzitan jartzeko. Besteak beste agerian jarri du bertsolari errenteriarra kaletarra, fabrikako langilea, irakurzalea zela eta neskazaharren alde egin zuela giroa guztiz kontrakoa zuenean.

Albiste osoa eta elkarrizketa bertsoa.eus webgunean kontsultatu daiteke, esteka honetan: https://bertsoa.eus/albisteak/6915-elixabete-perez-joxepa-anttoni-aranberrik-gizartea-antolatzeko-modu-bat-auzitan-jartzen-du

Joxepa Antoni Aranberri Petriarenaren fitxa osoa hemen kontsultatu daiteke, Xenpelar dokumentazio zentroan: https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/232-joxepa-antoni-aranberri-xenpelar