Kategoriaren artxiboak: Materialak

“Euskal Hiztun Berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” liburua.

Ane Ortega (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola), Estibaliz Amorrortu (Deustuko Unibertsitatea), Jone Goirigolzarri (Deustuko Unibertsitatea) eta Jacqueline Urla (University of Massachusetts)  ikerlariek osatutako taldeak “Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak” liburua argitaratu berri du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko elkarlanean.

cover

Liburua 8 kapituluk osatzen dute. Lehen seik ikerketa kualitatiboaren berri ematen dute eta zazpigarrenak azterketa kuantitatiboa eta bere emaitzak dakartza. Azken atala izaera ezberdinekoa da, aurreko kapituluetan gazteei buruz azaldutako datu kualitatibo zein kuantitatibo garrantzitsuenak laburbiltzen ditu. Zentzu horretan, ez dakar informazio berririk baina, gazteen taldea estrategikoa izanda, egileei garrantzitsua iruditu zaielako talde horri begira gako diren auziak berriro, denak batera, argitara ekartzea eta horietaz gogoeta berezia egitea.

Ikerketa lan hau Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatearen arteko Bizkailab ekimenaren diru-laguntzari esker egin da,  2012-2015 urte bitartean (www.bizkailab.deusto.es). Lehenetsitako arloen artean Bizkaia euskalduna: euskara eta eleaniztasuna ildoa egon da eta horren barruan burutu da ikerketa-lan hau.

Liburua hiru formatutan deskargatu daiteke: .pdf, .epub eta .mobi euskarrietan hain zuzen ere, ordenagailu, tablet eta e-rakurle ezberdinetan irakurketa errazteko asmoz:

EUSKARAZ

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea EUS (PDF)

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea.epub EUS (ZIP formatoan konprimituta, deskonprimitu erabili aurretik)

Euskal hiztun berriak 2016 – Deustuko Unibertsitatea.mobi EUS (ZIP formatoan konprimituta, deskonprimitu erabili aurretik)

GAZTELANIAZ

Nuevos Hablantes del Euskera  – Deustuko Unibertsitatea ESP (PDF)

Los nuevos hablantes de euskera ESP – Ane Ortega, Estibaliz Amorrortu, Jone Goirigolzarri .epub 

Los nuevos hablantes de euskera ESP – Ane Ortega, Estibaliz Amorrortu, Jone Goirigolzarri.mobi

 

 

[Bideo bilduma] Euskararen Biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen.

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeari begira egindako aurrera pausoak agerikoak diren bezala, euskalgintzan diharduten agenteen artean gero eta orokortuagoa dago fase baten agortzearen kontzientzia.  Urteotan, testuinguru soziala bera ere aldatu egin da, garai batean eraginkorrak ziren euskararen biziberritzeari begirako diskurtsoen baliozkotasun eta eraginkortasuna auzitan jarriz.

Testuinguru horretan Euskararen Biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroak hiru helburu nagusi izan ditu, bi eguneko jardunean landu direnak:

  • Euskararen biziberritzearen orain arteko ibilbidearen hausnarketa kritikoa egitea esparru eta ikuspegi anitzetatik.
  • Euskararen normalizazioan aurrera egiteko diskurtso eta praktika berriak proposatzea, esparruz esparru.
  • Euskararen biziberritzearen ikuspegi globala lantzea, esparruen arteko sinergiak bilatuz.

Ikastaroa Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean  antolatu da, DU eta UEUren arteko hitzarmenari jarraipena emanez IKTak Euskal Herrian ikastaroarekin batera.

Bideo labur honetan Jone Goirigolzarri eta Ibon Manterola ikastaroaren antolatzaileek azaldu dute ikastaroaren berri:

Bestalde hemen argitaratu ditugu ikastaroko hitzaldi eta dinamika ezberdinak:

Jone Goirigolzarri, Ibon Manterola: Ikastaroaren aurkezpena eta nondik norakoak.

Mikel Irizar: Euskararen biziberritzearen ibilbidea: azterketa kritikoa.

Ane Ortega eta Leire Diaz de Gereñu: Euskararen biziberritzea eskolan I.

Josune Zabala. Euskararen biziberritzea eskolan II.

Jone Miren Hernandez, Jaime Altuna, Paula Kasares: Euskararen biziberritzea familian eta aisialdian I.

Kike Amonarriz. Euskararen biziberritzea familian eta aisialdian II.

Patxi Saez: Euskararen biziberritzea lan munduan.

Alberto Barandiaran, Gorka Salces: Euskararen biziberritzea hedabideetan.

Belen Uranga: Itxiera ekitaldia: ikasitakoak laburbildu eta aurrera begirakoak.

“Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa” dokumentala

Dokumental-omenaldi honetan Euskal Gaien Institutuak Deustuko Unibertsitatean euskal gaien eta euskararen inguruan egin den lan oparoaren aitortza egin nahi izan da.

Bizkaiko Ikaskuntzen Departamenduaren jaiotze-data kontuan hartuta 40 urte beteko ditu 2014ean Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak. “Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina eta etorkizuna” proiektuak DU-n Euskal Gaien institutuan propio egindako zein euskal gaien inguruan egindako lana identifikatu, ezagutarazi eta balioan jartzea du xede urteotako ibilbide luze, sarri malkartsu eta beti aberatsaren adierazpide bezala.

32 pertsonek hartu dute parte elkarrizketetan: irakasle, ikerlari, sortzaile eta eragileak. Ez daude diren eta izan diren guztiak, baina dauden guztiak dira egin den eta ahaztu ezin den lan eskergari esker onez sortutako ordu erdiko omenaldi txiki honetan.

El Instituto de Estudios Vascos de la Universidad de Deusto ha realizado este documental-homenaje sobre los estudios vascos en la Universidad en reconocimiento a la gran labor realizada en torno a los estudios vascos y al euskera en los últimos  cuarenta años.

Han pasado 40 años desde la creación del Departamento de Estudios Vizcainos, más tarde Insittuto de Estudios Vascos, y el documental ““Estudios vascos en la Universidad de Deusto: pasado, presente, futuro” pretende promover la identificación, difusión y la puesta en valor del trabajo realizado como parte de un recorrido largo, no siempre fácil pero tremendamente rico e interesante.

32 personas han participado en este proyecto entre profesores, investigadores, creadores y agentes de la cultura y del pensamiento. Aunque no están todos los que son y han sido, sí son todas y todos los que están en este pequeño homenaje y agradecimiento de media hora de duración a la enorme labor realizada que no puede ni debe ser olvidada.

 

 

Itzulpena. Sormena. Literatura. Materialak.

Bihar, azaroak 20, eguerdiko 12:00etan Garazi Arrula Ruiz eta Danele Sarriugarte Mochalesek solasaldia eskainiko dute Bilboko campuseko Garate Aretoan.

Garazi Arrulak “Tokikoa eta unibertsala itzulpen teoriaren ikuspegitik (edo nola izan traidorea senez)” gaia landuko du bere aurkezpenean. Bertan itzulpenaren teoria garaikideak aurkezteaz gainera etxekoaren eta arrotzaren arteko tentsioez jardungo du, leialtasun eta traizioaren kontzeptuak erabiliz.

Danele Sarriugartek berriz “Jatorriak, bidaiak eta helmugak: lokala eta globala euskal literaturan” proposamena ekarriko digu, euskal literaturan partikularra eta globaltasuna nola uztartu diren aztertu eta euskal literatura eta itzulpenari dagozkion tokiak esploratu eta zalantzan jartzeko.

Gidaliburu edo “companion” bezala prestatu daitekeen materiala hemen eskuratu daiteke:

Itzulpena. Sormena. Literatura. Gidaliburua.