Euskal Gaien Institutua Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko zentroetakoa da 2009tik. 1974an sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.
Bere ibilbidean, honako berezitasun hauek izan ditu Euskal Gaien Institutuak:
- Euskal Gaien goi mailako irakaskuntza bultzatzea.
- Euskal hizkuntza eta kultura zabaltzea.
- Ikerkuntza bultzatzea euskal kulturaren alorrean.
- Ikerlanen emaitzak argitaratu eta hedatzea.
- Euskal hizkuntzari eta kulturari dagokienez, parte hartzea Unibertsitatean behar izan diren lanetan.
- Euskal gaien gaineko liburutegi berezia sortzea.
MISIOA
Honako hau da Euskal Gaien Institutuaren helburu nagusia:
- Balioztatzea Deustuko Unibertsitateko Euskal Kulturaren gaineko funtsezko gaien ikerketa.
- Ikerketen emaitzak bultzatzea, gizarte mailan zabaldu daitezen.
- Euskal Kultura bultzatzen parte hartzea, bai toki mailan, bai nazioarteko mailan.
- Euskal Kulturaren gizarte foro espezializatuetan Deustuko Unibertsitatea egotea bultzatzea eta gidatzea.
PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
Euskal Gaien Institutuaren proiektu funtsezkoak bi motatakoak dira:
a) Ikerketaren nondik norakoak bultzatu eta hedatzeko proiektuak; izan ere, funtsezkotzat hartzen dira nondik norako horiek Fakultateak bultzatutako markoan (euskal inguruneko eraldaketa soziokulturalak).
b) Euskal Kultura sustatu eta hedatzea zenbait eremutan, Euskadiko beste kultur eragile eta erakunde batzuekiko elkarlanean.
Hi your website url: https://blogs.deusto.es/euskalgaiak/aurkezpena/ appears to be redirecting to a completely different site when I click the home page link. You may want to have this looked at.
Hi there admin, I just wanted to give you a brief heads up that your Website: https://blogs.deusto.es/euskalgaiak/aurkezpena/ is being flagged as a possibly harmful blog in my internet browser firefox. I would highly recommend having someone look into it. You can certainly lose a lot of readers due to this kind of issue. Very best of Luck.