Euskal Gaiak-(r)en bidalketa guztiak

“Euskaldunok eta telebista: potentzialtasunak eta errealitateak XXI. mendean” hitzaldia Bilboko Kafe Antzokian

Xabier Landabidea Urresti Euskal Gaien instituko ikertzaileak hitzaldia emango du datorren ekainaren 10ean, goizeko 10:30etan Bilboko Kafe Antzokian.

Xabier Landabidea: "Euskaldunok eta telebista"

Euskaldunok, XXI. mendeko beste hainbat herrik bezala, ezaguna dugu telebista gure egunerokotasunean. Telebistari denbora ezezik lekua eskaintzen diogu, eta egunaren (edo gauaren) orduak ezezik etxeko altzariak ere okupatzen dizkigu sarri, konturatu orduko, edo ia-ezinbestean. Eguraldia bezala, telebista elkarrizketagai hartzen dugu, baina apenas hartzen dugun astirik haren inguruan pentsatzeko, beti hor egon den zerbait bilakatu baita urteen poderioz.

Baina gauzak aldatzen ari dira, sakon eta bizkor aldatu ere. Telebistaren pantailak aldi berean egin dira txikiago (orain poltsikoan ere eramaten ditugu telebista saioak erakusteko gai diren telefono eta bestelakoak) eta handiago (gure egongelak eta tabernetako hormak zinema areto bilakatzeraino ia). Gutxiagotan jartzen gara adi-adi telebistari begira, azken gertaeren berri jakiteko, eta geroz eta gehiago konbinatzen ditugu bestelako ikus-entzunezko irakurketa eta elkarrizketazko jarduerak pantaila aurrean egotearekin.
Teknologiak konbergentzia edo bateratze multimedia eta digitalerako aukera oparoak zabaldu ditu, hedabide ezberdinen arteko mugak lausotuz eta ikus-entzunezko edukia hein handi batean euskarrietatik askatuz. Aukera berriak ohitura zaharrekin batera bizi ditugu, eta sarritan jada ez dakigu ondo zer diogun “telebista” diogunean. Hitzaldian Bizkaiko lau adin-talderekin egindako landa lanaren datuak aurkeztuko ditugu, belaunaldi ezberdinen perspektibatik euskaldunok telebistarekin ditugun harremanak ezagutu eta XXI. menderako telebistak eskaintzen dizkigun potentzialtasun ezberdinak aztertzeko .

EGUNA/ORDUA

2014/06/10
ASTEARTEA
10:30

Antolatzailea: Zenbat Gara Elkartea eta UEU
Doako sarrera

0

Euskal Gaiak: erositako azken liburuak

Deustuko Unibertsitateko Liburutegiaren (IIBZ) aren eta Euskal Gaien Institutuaren lehentasunen artean euskal gaien inguruko argitaralpen esanguratsu eta eguneratuak eskaintzea dago. Horretarako, liburutegiak Erositako Azken Liburuen zerbitzua eskaintzen du , non liburu berriak kontsulta daitezkeen.

Hemendik aurrera blog honetara Euskal Gaiekin lotura duten liburu berri guztiak ekarriko ditugu. Horretarako ez duzu ezkerreko zutabea begiratzea besterik, azken nobedadeak ezagutzeko.

Aste honetan adibidez, Mari Luz Estebanen “Amaren heriotzak libreago egin ninduen” olerki liburua, Bernardo Atxagaren “Nevadako egunak” eleberria, Mariasun Landaren “Inurrien hiztegia” ipuin bilduma  eta José Enrique Urrutiaren “Weylerren itzala” kontakizuna gehitu ditugu eskura ditugun liburuen bildumara.

Liburu hauek eskuratu nahi izanez gero IIBZren katalogora jo dezakezu, edo zuzenean klikatu liburu bakoitzaren estekan.

gezia eta liburuak

Joan-etorriko bideoa eta argazkiak

camiños 1 Txiki gelditu da 153. gela Isaac Xubín eta Joxemari Sestorainen hitzak entzuteko, eta gaurkoan hitza protagonista izan dugun arren (hitz idatzia, hitz irakurria, euskarazko hitza, galizierazko hitza), argazkitan ekarri dugu ikusi eta entzundakoaren berri, etorri izan ezin duenarentzat, edo bertan egon denarentzat gozagarri.


Camiños de ida e volta / Joan-etorriko bideak

Itzulpen eta literatura sormenari buruzko topaketak Deustuko Unibertsitatean

cartaz_4 copia

 2014ko apirilaren 3an 11:00etan Camiños de ida e volta / Joan-etorriko bideak topaketak burutuko dira Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campuseko 153. gelan.

Isaac Xubín, Harkaitz Canoren Pasaia Blues eleberria galizierara ekarri duen itzultzailea eta Joxemari Sestorain, Lois Pereiroren olerkiak euskarara ekarri dituen itzultzailea izango dira topaketetan. 

Ikasketa Galegoen Katedra, Euskal Gaien Institutua eta Euskal Irakaslegoaren artean antolatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Galiziako Xuntak finantziatutako jardunaldiek itzulpengintza eta literaturaren inguruko hausnarketarako markoa eskainiko dute, bi autoreren lanak itzuli dituzten bi itzultzaileren esperientziatik abiatuta. 

Leku kopurua mugatua denez etortzeko asmorik izatekotan mesedez baieztatu ondorengo helbidean:  

 euskal.gaiak@deusto.es