Kategoriaren artxiboa: Komunikazioa

Euskararen Nazioarteko Eguna + #deustoEUS

Martxan dago jada www.deusto.eus helbidea, eta Deustuko Unibertsitateak #deustoEUS traola proposatu du 2014ko #EuskararenEguna ospatzeko.

Aurtengo Euskararen Nazioarteko eguneko egitaraua hau izango da:

Bilboko campuseko egitaraua.  Abenduak 2, asteartea

Goizean zehar              Txioak bidali #deustoEUS-era

08:00-09:00                   Txapa eta egitarau banaketa

10:50, Labirintoa           Musika

11:00, Entzungela         Dokumentala: Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa

11:45, Entzungela         www.deusto.eus domeinuaren aurkezpena

#deustoEUS-en jasotako txioen bistaratzea

12:00, Klaustroa            Trikitia, kantuak, dantzak eta kopaua

Donostiako campuseko egitaraua. Abenduak 3, asteazkena

13:00, Matteo Ricci eraikina, gela digitala                 www.deusto.eus domeinuaren aurkezpena

13:10, Matteo Ricci eraikina, gela digitala                 Dokumentala: Euskal gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa

Jarraian, kopaua

14:00, Kafetegia       Euskal kantak, Pollo Rosa taldeak jota

Sartu eta erabili webgunea, jantzi eta zabaldu #deustoEUS traola eta Abenduaren 2 eta 3an banatuko diren deusto.eus txapak!

 

 

 

Euskal komunikazio-eremua: ikerketa eta ekintzarako gure bideen bila.

Uztailari hasiera emateko “Euskal Komunikazio Eremua: ikerketa eta ekintzarako gure bideen bila. Euskal Hedabideen Behategirantz jardunaldia.” jardunaldia burutu zen atzo Eibarren UEU, EHU, MU eta DU unibertsitateen eta Hekimen Euskal Hedabideen Elkartearen artean.

Euskal Komunikazio Eremua 1

 Alberto Barandiaran eta Patxi Azpillaga, ekitaldiari hasiera ematen.

Goizak EAEko hiru unibertsitateetako komunikazioaren inguruko ikerketa ezagutzeko parada eman zigun. UPV-EHUtik Josu Amezagak ko NOR taldearen berri eman zigun,  Alazne Ayestaranek HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) taldearen inguruan aritu zen eta Iñaki Zabaletak HEKA (Europar Hizkuntza gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza) aurkeztu zigun.

Mondragon Unibertsitatetik berriz Aitor Zuberogoitia, Txema Egaña, Amaia Pavón eta Eneko Bidegainek HUHEZIKO HEZIKOM taldearen ikerketa lerro eta proiektuen berri eman ziguten. Amaitzeko Deustuko Unibertsitatetik Elixabete Perez Gaztelu, Oihane Korres eta Xabier Landabideak Komunikazioko ikertaldea eta telebistaren hartzeei buruzko bi doktorego tesi aurkeztu zituzten.

Euskal Komunikazio Eremua 2

Xabier Landabidea, Elixabete Perez Gaztelu eta Oihane Korres, DUren komunikazioaren inguruko ikerketa aurkezten. (Argazkia: Marijo Deogracias)

Arratsaldean berriz Euskal Hedabideen Behategia proiektua aurkeztu zizkiguten Alaitz Artolazabal eta Alberto Barandiaranek, haren beharrizana, helburuak eta metodologia posibleak eztabaidatzeko gero.

Jardunaldi inportantea, euskal komunikazioaren ikerketarako, inondik inora, lau unibertsitateren artean antolatua  komunikazioko sektore profesionalarekin batera. Hemendik aurrera ere zer esana eta zer egina ekarriko dituena.

Patxi Azpillaga irakasleak jardunaldiaren nondik norakoak azaltzen ditu bideo honetan: