Uztailari hasiera emateko “Euskal Komunikazio Eremua: ikerketa eta ekintzarako gure bideen bila. Euskal Hedabideen Behategirantz jardunaldia.” jardunaldia burutu zen atzo Eibarren UEU, EHU, MU eta DU unibertsitateen eta Hekimen Euskal Hedabideen Elkartearen artean.
Alberto Barandiaran eta Patxi Azpillaga, ekitaldiari hasiera ematen.
Goizak EAEko hiru unibertsitateetako komunikazioaren inguruko ikerketa ezagutzeko parada eman zigun. UPV-EHUtik Josu Amezagak ko NOR taldearen berri eman zigun, Alazne Ayestaranek HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) taldearen inguruan aritu zen eta Iñaki Zabaletak HEKA (Europar Hizkuntza gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza) aurkeztu zigun.
Mondragon Unibertsitatetik berriz Aitor Zuberogoitia, Txema Egaña, Amaia Pavón eta Eneko Bidegainek HUHEZIKO HEZIKOM taldearen ikerketa lerro eta proiektuen berri eman ziguten. Amaitzeko Deustuko Unibertsitatetik Elixabete Perez Gaztelu, Oihane Korres eta Xabier Landabideak Komunikazioko ikertaldea eta telebistaren hartzeei buruzko bi doktorego tesi aurkeztu zituzten.
Xabier Landabidea, Elixabete Perez Gaztelu eta Oihane Korres, DUren komunikazioaren inguruko ikerketa aurkezten. (Argazkia: Marijo Deogracias)
Arratsaldean berriz Euskal Hedabideen Behategia proiektua aurkeztu zizkiguten Alaitz Artolazabal eta Alberto Barandiaranek, haren beharrizana, helburuak eta metodologia posibleak eztabaidatzeko gero.
Jardunaldi inportantea, euskal komunikazioaren ikerketarako, inondik inora, lau unibertsitateren artean antolatua komunikazioko sektore profesionalarekin batera. Hemendik aurrera ere zer esana eta zer egina ekarriko dituena.
Patxi Azpillaga irakasleak jardunaldiaren nondik norakoak azaltzen ditu bideo honetan: