Hamargarren Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Kongresuan Komunikazioa eta Kultura lan taldearen baitan “Komunikabideak eta kazetariak: errealitatearen begirada anitzak ikusi, interpretatu eta helearazteko moduak” mahai ingurua burutu zen irailaren 3ko ostegun arratsaldean.
Bertan euskal kazetaritza garaikidearen hiru protagonista esanguratsu elkartu ziren: Pikara Magazineko sortzaile eta partaide den June Fernandez, Zebrabidea irrati magazineko gidari eta arduradun den Nekane Zinkunegi eta Zuzeu Orainkari Horizontaleko editorea den Anartz Bilbao.
Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile eta Euskal Gaien Institutuko kolaboratzaile den Jone Goirigolzarri Garaizar izan zen moderatzaile lanetan, eta ondorengo hiru galderen inguruan egituratu zuen saioa:
- Zein aukera erreal duzue kazetariok ikusi eta bizi duzuen errealitatea gizarteratzeko? (Badago tarterik errealitatearen ikuspegi “ofizialaz” harago bestelako ikuspegiak ere helarazteko?)
- Zein neurritan barneratzen dituzte komunikabideek gizarte aldaketak, ikuspegi berrizaleak, etab.?
- Gaur egun herritarrek informazioa lortzeko iturri anitz dituzte, aniztasun horrek nolako aukerak eta mugak dakartza?
Bertaratu ezin izan zenutenontzat zein bertan egon zinetenontzat hemen duzue saio osoa bideoan: