Bideoak

Ertzak saioa: “Ikerlari gazte eta euskaldunak” Hamaika Telebistan

Gaur egun ez da arraroa egiten gure artean ikerlari gazteak aurkitzea, asko dira esparru ezberdinetan dabiltzanak. Harremanak sendotu nahian Udako Euskal Unibertsitateak ‘IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz’ kongresua aurkeztu du. Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea du helburu, beraien arteko harremana sustatu asmoz. Ikerlari hainbatekin izan gara beraien egoera ezagutzeko: Xabier Landabidea, Estitxu Garai eta Olatz Perez de Viñaspre. Baita ere, Miren Josu Ormaetxebarria IkerGazte kongresuko arduradunarekin izan gara.

#JonBilbao100 Jardunaldia eta Erakusketa

Jon Bilbao Azkarreta bere jaiotzaren urteurrenean ekitaldi bikoitzaren barruan azaroaren 30ean ospatu genuen Jon Bilbao aro digitalean: euskal kultura babesteak eta transmititzeak dakartzan erronkak jardunaldia. Aldi berean Jon Bilbao euskal Kulturaren armadore: Eusko Bibliographia eta Deustuko Unibertsitateko ondare bibliografikoa erakusketari hasiera eman genion.

Parte hartu zuten hizlari, erakunde eta pertsonekiko esker onez bi bideo xume egin ditugu, erakusketa eta jardunaldiari musika jarri eta jardunaldiko ahots ezberdinak jasotzen dituztenak. Ondoren ikus ditzakezue: