Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlariak: Javier Elzo, Carmen Bernabé, José Luis de la Cuesta
Data: 2016/04/19
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa, Gizarte Zientziak
Etiketak: kristautasun, emakume, laikotza, eliza
Deskribapena
2015eko irailaren 26an, Frantzisko aita santuak adierazi zuen Eliza Katolikoaren etorkizuna laikoen eta emakumeen eskuetan dagoela. Hala ere, hurbiletik begiratzen badugu, gizon zelibeen ahotsak du presentziarik handiena, emakume eta gizon ezkondu edo ezkongaiena –eliztarren gehiengoa osatzen dutenena– ia aditu ere egiten ez delarik. Ohitu baino ohituago gauden errealitate harrigarri samarra.
Gai horren inguruan hausnartzen du Javier Elzok bere azken liburuan: ¿Quién manda en la Iglesia? Notas para una sociología del poder en la Iglesia Católica del siglo XXI (PPC argitaletxea). Eztabaidan pertsona hauek hartu dute parte: José Luis de la Cuestak (EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak), Carmen Bernabék (Deustuko Unibertsitateko Teologia Biblikoko doktoreak) eta Javier Elzok (Deustuko Unibertsitateko katedradun emerituak).