Zikloa: Aparteko hitzaldia
Hizlaria: Susana Becerra
Data: 2016/11/15
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Nazioartea, Giza Eskubideak, Lankidetza – Elkartasuna – Garapena, Gizarte Zientziak
Etiketak: emakumea, indarkeria, errefuxiatu, Colombia
Deskribapena
Emakumeak, gorputz soil bihurtuta, gerrako harrapakinaren parte ziren eta gerlarien aurrean jartzen zituzten haien suhartasuna eta suntsitzeko ahalmena akuilatzeko. Emakumeen gorputzak, haien jabetzak ematen zuen ohore maskulinoaren sinbolo bihurturik, gerrako arma gisa erabili izan dira eta erabiltzen dira, arerioari kalte moral gehiago egiteko. Gogora bitez, besteak beste, Balkanetako gerrako emakume musulmanen bortxaketa masibo eta sistematikoak, umilaziorik sakonena eragiteko eta belaunaldi oso bat markatuta uzteko. Emakumeen gorputza, ohorea neurtzeko bataila-eremu bihurturik, errealitate poliedriko gaurkoegia da.
Jon Sobrinok herrialde gurutziltzatuez esaten duenaren ildotik, emakumeen gorputzak tortura eta irainak jasan ditu, gurutziltzatuaren emakume irudia bezala; eta, sinbolo bihurturik, “non da Jainkoa?” galdetu eta oihu eragiten digu. Eta sinestunei erantzun bat emateko deia egiten die. Gurutziltzatu horrengan dugun fedea eta horren ondoriozko hausnarketa teologikotik abiatuta, emakume teologo eta sinestunek eman dute erantzun bat, hain egoera larrietan dauden emakumeak ahalduntzeko eta bultzatzeko.