La ciencia, la gran desconocida de los Derechos Humanos

Zikloa: Aparteko hitzaldia

Hizlaria: Mikel Mancisidor

Data: 2018/02/06

Lekua: Campus de Bilbao

Gaia: Derechos Humanos, Ciencias Sociales

Etiketak: Giza eskubideak, Zientzia, kultura


Deskribapena

Zientziarako giza eskubidea 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta berori garatu zuten Giza Eskubideetako itunetan sartuta zegoen. Eskubide horren konplexutasun teorikoak eta ondorio praktikoen zabalak, ordea, eskubidea gutxi garatzea ekarri zuen; eta, gaur egun ere, ia ezezaguna egiten zaigu.

Zientziarako eskubidea kultura eskubideen familiako dugu eta multzo horrek bultzada teoriko eta politiko azpimarragarria izan du azken urteotan, ondorio politiko eta judizial berritzaileak ekarri dituena. Zientzia eta haren emaitzak gero eta erabakigarriagoak izani, mundu mailan ongizate ekonomiko, sozial eta pertsonalerako, Giza Eskubideen atal horrek garrantzi handiagoa hartu du.

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak arlo hori sustatzeko eginkizuna hartu zuen bere gain, eta datozen urteetan ikusiko ditugu politika zientifiko eta teknologikoen ondorio praktikoak, baita zientzian aritzen diren pertsonengan dituenak ere.

DeustoForum MEDIA

Conferencia  DeustoForum. Mikel Mancisidor: “La ciencia, la gran desconocida de los Derechos Humanos”

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.