Claves de la transformación de la Banca

Zikloa: Enpresa eta banku arduratsuak

Hizlaria: Cristina Parias

Data: 2016/11/11

Lekua: Bilboko Campusa

Gaia: Enpresa eta industria

Etiketak: ekonomia, banku, enpresa


Deskribapena

Finantza sistemaren egungo egoera, zaila ez ezik, inoiz ikusi gabea da alde askotatik.  Historian lehenengoz, bankuek interes tipo negatiboei aurre egin behar diete, eta horrek marjinak murriztu eta oso zail egiten du diru-sarrerak igotzea. Gainera, egoera horrek luzaro iraungo duela dirudi.

 

Lehentasunezko akzioak, zoru-klausulak, black txartelak, erreskatea… Espainiar bankuen irudia nabarmen hondatu da krisialdiko urteetan eta sistema guztiak behar du ospea hobetu eta bezeroen konfiantza berreskuratu.

Hori nahikoa ez balitz, teknologiak eta bezeroen ohitura aldaketak behartu egiten dituzte erakundeak aldaketa digitala egitera eta kanal digitalak erabiltzera. Egoera hori aukera bat da kostuak murrizteko eta, aldi berean, erronka handia ere bai, finantza merkatuan beste lehiakide batzuk sartzeko modua izango delako, enpresa teknologiko handiak, esaterako.

Izan ere, egokitzen ez dakiten erakundeak “desagertu egingo dira hurrengo 5-10 urteetan”, Francisco González BBVAko presidenteak behin baino gehiagotan aipatu duenez.

DeustoForum MEDIA

Conferencia DeustoForum de Cristina Parias, Directora General de BBVA en España

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.