Zikloa: Opera bihotzetik
Hizlaria: David Parry
Data: 2019/05/20
Lekua: Bilboko campusa
Gaia: Aisia – Kultura
Deskribapena
David Parry orkestra zuzendari iradokitzailea da, opera eta sinfonia arloetako errepertorio ikaragarri zabala eta askotarikoa duena. Ezaguna da, mundu osoan italiar bel canto-aren zuzendari aparta izateaz gain, ingelesezko operaren defendatzaile sutsua delako; eta ohiz kanpoko opera-konposizio kontaezin ahalakoren berrebaluazioen arduradun izan da, sari ugari jaso dituzten produkzio eta grabazioena, nazioarteko kantaririk onenetariko batzuk lagun dituela eginak.
Moldakortasun, eragin eta bizitasun bakarreko maisua, operaren interpretazioaren batasunean kartsua. Davidek errealitate bihurtu du gaztaroan jaso zuen aholku hura: “Musikari bakoitza musika oso gogoko zuelako hasi zen. Zuzendarien lana maitasun hori berriro piztea da”.