Zikloa: Pioneras – Emakumeak leman
Hizlariak: Irene Arrarats, Miren Azkarate, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia
Data: 2018/11/30
Lekua: Donostiako Campusa
Deskribapena
Emakumeek zer leku izan duten eta egun duten euskararan batasun bidean aztertzea da jardunaldiaren helburu nagusia. Aurten bete dira 50 urte Euskaltzaindiak euskara eredu bateratua abian jarri zuenetik, hots, euskara batuaren jaiotza ofizialetik. Arantzazuko Batzarrean daude urtemuga bete berri duen lorpenaren oinarriak; izan ere, 1968. urteko urriaren 3an, 4an eta 5ean bildu ziren Euskaltzaindiko kideak Arantzazun, besteak beste, hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko.Baina Arantzazuko biltzarrean non zeuden emakumeak? galdera hau izango da solasaldiaren abiapuntua ostiraleko jardunaldian.