Zikloa: Global Law
Hizlaria: Spencer Boyer
Data: 2017/04/05
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Nazioartea, Politika, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak
Etiketak: AEB, Globalizazio, Politika, Nazioarteko
Deskribapena
Globalizazioa erreferente bihurtu da gaur egungo harremanetan, eta horren adierazpenik agerikoena da estatuen mugen gaindiko era guztietako interakzio geldi ezina. Horrek guztiak dakartzan aldaketa ekonomiko, sozial eta kultural, politiko eta juridiko bizi, konplexu eta askotarikoak erronka ikaragarriak planteatzen dizkio Zuzenbidearen munduari.
Nazioarteko inguru horretako lege arazo konplexuen analisiak errealitatearen ikuspegi kosmopolita izatea eskatzen du. Zuzenbide Fakultatearen 130. urteurrena dela eta, Amerika eta Txinako unibertsitateetako legelari punta-puntakoek eta espezialitate desberdinetakoek nazioarteko egungo gai juridiko bizi-biziak jorratuko dituzte. Haien esperientzia eta testuingurutik egindako hausnarketek aberastu egingo dute gure ikuspegia mundu globaleko Zuzenbidearen konplexutasunaz.