Zikloa: Teologia: Jainkoa eta Gizartea
Hizlaria: Antonio González Fernández
Data: 2017/01/26
Lekua: Bilboko Campusa
Gaia: Fedea – Etika – Erlijioa
Etiketak: kristautasun, erlijio, eliza
Deskribapena
1517an, Martin Luterok 95 tesi argitaratu zituen Elizak egindako “abusuak” zirela eta. Gertaera erabakigarria izan zen Erreformaren mugimenduan. Hain zuzen ere, aurten betetzen dira 500 urte mendebaldeko Elizaren mendeetako banaketa mingarri hartatik. Urteurren hori eta “Kristauen Batasunaren aldeko otoitz-astea” ospatzen direla eta, DeustoForumek Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatearekin bat egin du eta hitzaldi bat antolatu du justifikazioaren dotrinari buruz, protestanteen, katolikoen eta protestantismoaren adarren arteko banaketaren arrazoi izan zenetakoari buruz. Fedeari eta egintzei, gizakiaren borondateari eta Jaungoikoarenari, aukeramenari eta predestinazioari ematen zaien papera banaketa eta eztabaidako elementu bat izan da. Horren inguruan sakontzeko eta hausnartzeko, Antonio González Fernández filosofo eta teologoa hurbilduko zaigu, Xavier Zubiri Fundazioko Ikerketa eta Argitalpenen zuzendaria.